Jokalariei euskaraz aritzea debekatu zien arbitroaren kontrako salaketa artxibatu egin dute

  • Idiazabal eta Elgoibarko futbol taldeek jarri zuten Manuel Sarrión arbitroaren aurkako salaketa, haien arteko partidan futbolariei debekatu egin zielako euskaraz hitz egitea. Gipuzkoako Futbol Federazioko Lehiaketa-Batzordeak, baina, kasua artxibatu du, hura zigortzeko arrazoi nahikoa ez dagoela argudiatuta.


2018ko martxoaren 15an - 11:22

Noticias de Gipuzkoa egunkariak jakinarazi duenez, gertatutakoari buruzko txostenean, arbitroaren beraren, bere bi laguntzaileen, aipatu futbol taldeetako ordezkarien eta Federazioko kideen bertsioak jaso ditu Lehiaketa-Batzordeak. Zigor-prozedura ez hastea erabaki du azkenean, epaileak emandako azalpena hobetsita, eta ez taldeena.

Ramon Sánchez kazetariak gehitu du Idiazabal eta Elgoibar artekoaren ostean ere Manuel Sarrión epaileak hainbat partida zuzendu dituela, Arbitroen Batzordea jendea "despistazen" saiatu den arren: "Idiazabalgoa gertatu eta astebetera, esaterako, Jubenil mailako partida bat zuzendu zuen, nahiz eta bere izena ez zen ageri jardunaldi horretarako izendatutako epaileen zerrendan".

Bere garaian Idiazabal eta Elgoibarko futbol taldeetako kideek ohartarazi zuten kasua artxibatzeak ekarriko lukeela jendeak halako gertaeren aurrean salaketa jartzeko urratsa ez ematea, ezertarako balio ez duelakoan. Bada, ikusitakoa ikusita...


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hizkuntza eskubideak
Behatokiaren hizkuntza urraketei buruzko 2023ko txostena
Hizkuntza muga eta urraketa berak hamar urtez

Hizkuntza eskubideen urraketekin lotutako 909 kexa jaso zituen Behatokiak 2023. urtean. Horien %75 baino gehiago administrazioari loturiko zerbitzuei buruzkoak dira: “Herritarrek salatzen dute urtero horma berdinaren aurka borrokatzen jarraitzen dutela”.


2024-03-18 | Leire Artola Arin
ANALISIA
Nork egingo du euskara ofizial?

Korrikak lehen asteburua Nafarroan egin du, eta argi ikusi dugu ez dagoela Nafarroa bat, ez eta hiru ere, baizik eta hainbat. Herriz herri egoera soziolinguistikoa eta euskaltzaletasuna erabat aldatzen dira, eta Korrika ere izan da horren lekuko.


Ikasle euskaldunek Frantziako Legebiltzarrean euskaraz ikasteko eskubidea aldarrikatu dute

Euskal Herriko 16 ikasle Parisen dira astearte honetan, euskaraz ikasteko eskubidea aldarrikatu eta horretarako neurriak har ditzatela eskatu diete diputatuei, Frantziako Legebiltzarrean. “Urduri gaude, baina badakigu zer erran nahi dugun”, adierazi diote goizean... [+]


Iruñeko EHEren talde berria aurkezteko jaia egingo dute larunbatean

Taldea ezagutarazteko eta proiektua finantzatzeko antolatu dute egun osorako egitaraua.


Euskaldunen Harrotze Astea deitu du EHEk apirilaren 22tik 28ra

Euskal Herri euskalduna aldarrikatzeaz gain, euskararen aldeko borrokak kalean ikustaraztea eta indartzea izango du xedetzat.


Eguneraketa berriak daude