argia.eus
INPRIMATU
Jojo Bidarti sostengua adierazi diote jasandako erasoagatik 175 kazetarik
  • Ortzaizeko polizia operazioan zauritu zuten Jojo Bidart Euskal Irratiaetako kazetaria. Polizia oldartu eta gomazko pilota jaurti zioten lau metro baino hurbilagotik. Kazetaritzaren alorretik babes zabala jaso du orain berriemaileak.

Garazi Zabaleta 2015eko uztailaren 16a
Polizia oldartu eta gomazko pilota jaurti zioten Jojo Bidarti (argazkia: @euskalirratiak)

Erasoa salatzeko eta elkartasuna adierazteko sinadura bilketa egin dute Euskal Herrian. Komunikabide ugaritako 175 kazetarik egin dute bat elkartasun kanpainarekin. Adierazpenean, kazetaritza ez dela delitua aldarrikatu dute.

ETAko ustezko kideen atxiloketen jarraipena egiten ari zen Bidart, Frantziako polizia bertaratutako jendearen aurka joka hasi zenean. Zauritutako beste asko bezala, Donapaleuko ospitalera eraman behar izan zuten.