argia.eus
INPRIMATU
Joan Mari Irigoien: "Gure euskaltasuna esplikatzen saiatu naiz"

2008ko irailaren 04a

"Gure harremanak gatazkatsuak dira, oso 'territorialak' gara, ez bakarrik alor fisikoan, baita alor psikologikoan ere. Hesiak ditugu, batzuk aurrekoengandik jasotakoak, besteak guk eraikitakoak, eta horrek izaki problematiko bihurtzen gaitu. Kasu honetan (Bestea da mundua liburuan), bi neskak bikiak dira, berdinak, eta gizon berarekin maiteminduko dira. Horrelako egoera batean lehiaren parametroak garbi ikusten dira %100ean. Baina hain argi islatzen ez badira ere, antzeko lehiak hor ditugu edozein unetan azaleratzeko prest. Izaki lehiakorrak gara". (2008-09-07, 2.149. zenbakia)