Jesus Maria Gomez Ezkerro 'Txutxo', 2001eko urtarrilean atxilotu zuten, 2021ean hirugarren gradua ezarri zioten, eta 2023ko otsailean baldintzapeko askatasuna eman zioten. 24 urte geroago aske geratu da.
Etxerat elkarteak jakitera eman duenez, 24 urteko espetxe zigorra bete ondoren Jesus Maria Gomez Ezkerro askatu dute. 2001ean ETAko kidea izatea leporatu zioten eta "banda armatuarekin kolaboratzeagatik" zigorra ezarri zioten.
Naizek gogorarazi duenez, 2018an Curtis-etik (Galizia) Villabonara (Asturias) lekualdatu zuten. 2021ean hirugarren gradua ezarri ziotenean Euskal Herrira etorri zen.