argia.eus
INPRIMATU
Jesus Loza: “Espetxe politika lehentasunetako bat da eta norabidea birbideratu behar zaio”
  • Espainiako Gobernuaren EAEko ordezkari Jesus Loza elkarrizketatu du Enekoitz Esnaola Berriako kazetariak. Euskal Preso politikoak pairatzen ari diren espetxe politikaz mintzatu dira: gradu aldaketaz eta hurbilketaz, besteak beste.

Nahia Ibarzabal @NahiaIbarzabal 2018ko irailaren 28a
Espainiako Gobernuaren EAEko ordezkari Jesus Loza

65 urteko gasteiztarra da Loza eta joan den ekainaren erdialdetik EAEko ordezkari lanetan dihardu. Bere helburuetako bat “Erkidegoko instituzioekin lankidetza sortzea”, dela dio, baita ETA osteko garaian memoria eta elkarbizitza ere lantzen saiatzea.

Ia bost hilabete dira ETA desegin zela eta dagoeneko, “espetxe politika lehentasunetako bat da”. Lozaren ustez pesoen arazoa norabidea birbideratu behar da. Hori dela eta,  dioenez, asko hitz egin du Espainiako Gobernuaren arduradunekin. Bereziki, Fernando Grande-Marlaska Barne ministroarekin eta Espetxeetako Zuzendaritzako Angel Luis Ortiz idazkari nagusiarekin.

Presoen gerturatzea denak batera egin ezineko prozesua dela gaineratu du, sentsibilitate asko hartu behar direlako kontuan, “batez ere ETAren biktimena”. Horregatik, ez dela preso askoren gerturatzerik gertatu. Hala ere, PPk eta Ciudadanosek langa jaitsi dutela gai honetan eta gerturatzea egiteko “baldintzak onak” direla dio. “Lasai eta banan-banan joango gara pausoak ematen”. Gainera, aipatu du, hurbilketa gauzatzeko presoak ez duela zertan bete Gobernuaren baldintzarik, “aldiz, onuretarako bai”. Esaterako, gradu aldaketarako, lege baldintza batzuk dituzte presoek eta “Gobernutik hiltzea gaizki egon zela aitortzea eskatzen dugu”. “Presoak indibidualki aztertzen ditu Gobernuak eta erabakiak banan-banan hartzen dira”.

Dioenez, Espainiarentzat EAEri emateko eskumenik zailena Gizarte Segurantzarena da. “Adibidez, espetxe eskumena Erkidegoari ematearen alde nago”.