Jens Voigt txirrindulariak Euskal Herriko zaletuei esker oneko gutuna

  • Beti hor daudelako, gutun hau euskal zaletuei zuzendua dago. Euskaldunekin harreman estua izan dudala sentitzen dut nire hamalau urteko karrera profesionalean. Euskal Herriarekin oso oroitzapen onak ditut, nire bizipenik onenak Euskal Herriko maldetan bizitu izan baititut. Nire lehen garaipena profesional bezala Euskal Herriko Itzulian lortu nuen, 1998an. Gan taldeko mailot txuri-urdina neraman soinean. Garaipen honek nire karrera profesionala betirako aldatu zuen, onera aldatu ere.


2011ko apirilaren 14an - 00:00
Azken eguneraketa: 2014-03-25 09:12:03
Jens Voigt bizikleta gainean etapa baten amaieran

Euskal zaletuen pasio eta berdintasuna bizitzen nituen lehen aldia izan zen hura. Egun hotz eta euritsua izan zen, eta hala ere, haietako askok etapa zuzeneak ikusi zuten, eta kopuru handi bat podioko zeremonia ikustera geratu ziren. Euskal Herriarekiko eta han bizi den jendearekiko nire maitasun eta errespetua orduan hasi ziren.

Ordutik, hango itzulia korritzeko sinadura beti eman izan dut, nahiz eta denboraldiko probarik zail eta konplikatuenetakoa izan. Hala ere, Euskal Herri maitera itzultzea beti gustatzen zait.

1998ko Frantziako Tourrean eskalatzaile onenaren mailota nuenekoa ere gogoan dut, baina egun batez bakarrik izan nuen, egun hartan bi aldiz erori bainintzen Pirineotako lehen etapan. Helmugara ezin heldu nenbilen eta galdu egin nuen mailota, baina euskal zaletuek, beste behin, babestu egin ninduten eta amaiera arte heltzeko animoak eman zizkidaten. Itsaso gorri, zuri eta berde bat zen han euren bandera nazionalekin. Euskal zaletuak zerbaitengatik badira ezagunak, justuak izateagatik eta mundu guztia animatzeagatik dira, erori eta ia aurrera egin ezin dutenak barne. Ez zaie axola. Berdin animatuko zaituzte munduko txirrindularirik onena bazara edo “taldetxoan” bazoaz. Egitan gustatzen zait hori eta eskertu egiten dut.

Txirrindularitza profesionalean eman ditudan 14 urteetan zehar, euskal zaleak txirrindularitzaren zale leial eta gartsuenak iruditu zaizkit. Batzutan ia negarrez ari direla ematen du: "Benga! Benga!" eta "Animo! Animo!"-ka. Sekula ez dut eurekin arazorik izan. Beti dago txirrindulariak pasa ahal izateko espazio nahikoa. Sekula ez dute inor uhukatzen. Beti justu eta gartsu. Inoiz ez dut zale euskaldun bat arazoak sortzen edota errepidea blokeatzen ikusi, ezta tontakeririk egiten ere. Kirol honekiko pasioz betetako zaleak zarete, leialenak, informatuenak eta gartsuenak. Gure kirolean egiten dugun lan gogorra ulertu eta baloratu egiten duzue.

Baliteke nire azken Euskal Herriko itzulia izatea aurreko astekoa. Beste behin ere garaipen bat oparitu nahi nien, baina beste era bateko lan bat egitea egokitu zitzaidan. Nire kapitainak laguntzeko nengoen, azken igoerarako posizio onean jarri nahiean. Ez nuen indarrik izan, ezta gehiago emateko aukerarik ere.

Baina, beti bezala, han zeuden. Ez du axola bost gradu eta euria ala elurra ari badu, ezta udako eguzkia bada, beti dira fidagarri eta beti daude laguntzeko prest.

Beraz, bizikleta gainean hamalau urte egin ostean, momentutxo bat hartu nahi nuke esateko: Eskerrik asko euskal zaletuak!!! Eskerrik asko bihotz-bihotzez hor egoteagatik eta hain abegitsu eta zoragarriak izateagatik nirekin nire karreran zehar!!!

MILA ESKER!*

JENS VOIGT, 2011ko apirila

(*Euskaraz originalean)

[Artikulu hau Ciclismo.com webgunean argitaratu dute gazteleraz]


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Azkenak
Jaioberrien orpo-proban gaitz gehiago aztertzera behartuko du Osakidetza Espainiako Gobernuak

Jaurlaritzari koloreak atera dizkio Espainiako Gobernuak: Osakidetzak iragarri berri duenean jaioberriei egiten zaien orpo-proban hamalau gaitz antzeman ahalko direla aurrerantzean, gutxienez 22 gaitz behatu beharko ditu, Madrilen aginduz. Nafarroak dagoeneko 30 gaixotasunen... [+]


2024-04-24 | Juan Aldaz Arregi
Athletic zuri ta gorria, zu zara nagusia, baina zertan?

Gizonezko futbol profesionalaren gaitasun (im)mobilizatzaileari buruzko hausnarketa soziologikoa (artikulu hau EHUren Campusa aldizkariak argitaratu du)


Neskak eta ikasketa zientifikoak: 6 urteetatik unibertsitatera bitarteko harreman gatazkatsua

Neskek gaitasun matematiko eta zientifikoekiko txikitatik duten pertzepzio, autopertzepzio eta bizipenen eraginez, zientzia arloko ikasketei muzin egin eta bestelako karrerak aukeratzen dituzte. Hala dio ikerketa berri batek.


Gazara bihar abiatuko dela iragarri du Askatasunaren Ontzidiak, Israel, Alemania, Erresuma Batua eta AEBen “presioen” gainetik

“Azken egunetan” hainbat herrialderen ordezkariak Turkian izan direla salatu du nazioarteko ekimenak, Erdoganen gobernua presionatzeko ontzidia ez dadin itsasoratu. Askatasunaren Ontzidiak adierazi du ez duela “onartuko” debekurik, eta apirilaren 24an,... [+]


Eguneraketa berriak daude