Oteitzako Iturtxipia kiroldegia txiki geratu da ostegunean Bizi Dantza ikuskizuna ikusteko. 1.000 lagun inguru bildu dira Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoen emanaldian. Lizarran egitekoa zen, baina Navarra Sumako alkateak zentsuratu zuen. Horragatik emanaldia Lizarratik gertu dagoen Oteitza herrira lekualdatu dute.
Pailazoek urtero egin dute emanaldia Lizarran azken hamar urteotan, eta horietan seitan UPNren baimenarekin. Aurten ordea Navarra sumak zentsuraren bidea hautatu du.
Emanaldiaren amaieran ezusteko polita eman nahi izan diete pailazoei, ikusle eta antolatzaileen aldetik, haien lana goraipatu eta babesa eskaintzeko asmoz. Bideo honeetan jaso du Kotarro euskara taldeak: