argia.eus
INPRIMATU
“Jendeari erran nahi genion Euskal Herria bazela, menperatua zela. Baina pedagogiaz ari ginen, jendeak ez baitzekien deus Euskal Herriaz”

2009ko maiatzaren 12a

"Aktualitatea segitzen dut. Kantaldiak, bertsu saioak, antzerkiak... Horiek denak ikusten ditudalarik, iruditzen zait irauten dutela harrigarriki. Bada eskaintza zabal bat, gehienetan kalitate handikoa, edozein sailetan. Oso pozik nago potentzial handi bat ikusten baitut. Eskaintza guzi hori proposatzeko lan anitz egin behar da. Eta harritua naizela diot ditugun baliabideak ez baitira batere handiak. Nire iritziz kulturgintzan egiazko baliabideak beharrezkoak dira euskal kulturak iraun dezan. Ikusiz diren medio guztiekin dagoen ondorio ederra, behar diren medioak izanez geroz, emaitza oraino eta aberatsagoa izanen zen". (2009/05/08-15, 485. zenbakia)