Bizkaiko Foru Aldundiak Santimamiñeko (Kortezubi, Bizkaia) kobazuloa behin betiko ixtea erabaki du. Kobazuloa 1916an aurkitu zuten eta harrez gero 800.000 bisitari baino gehiago izan ditu. Bisita horiek eragindako kalteen ondorioz hartu dute ixteko erabakia. Hala, urtebetez gela nagusiak itxita egongo dira garbiketa eta konponketa lanak egin eta bisitarientzat plataforma berria instalatzeko. 2008tik aurrera atarteraino sartu ahal izango da. Gainerako gelak ikerlariek bakarrik ikusi ahal izango dituzte.