argia.eus
INPRIMATU
Ahoztar Zelaieta
“Jendearen etsipenak bultzada eman dio ustelkeriaren normalizazioari”
  • Euzkadi S.A. El gen corrupto del PNV liburua argitaratu du Ahoztar Zelaietak Hincapié aldizkariarekin. Egilearen esanetan “diagnosia da, EAJri lotutako ustelkeria ulertzeko faktore determinanteak” aztertzen ditu liburu honetan. Ustelkeriari lotutako bosgarren goiburua du aurtengoa, izan ere, duela bost urte Txalapartarekin argitaratu zuen Jóvenes Burukides Bizkainos, ondoren La Casta vasca, hirugarrena Kutxabank, el saqueo de Euskal Herria eta laugarrena Evasores, morosos y millonarios vascos, Panamako paperen harira.

Bilbo Hiria Irratia @bilbohiria 2017ko abenduaren 14a
Ahoztar Zelaieta, artxiboko argazki batean. (Iruka)

Zelaietaren esanetan ustelkeria azaltzen duen “DNA berezi bat aurkitu dugu, EAJ beste alderdietatik berezi egiten duena”. Azterketa hori egin orduko “zergatik ez dago hedabideen aldetik kasu horiekiko arreta handirik?” galdera sortu zaio Zelaietari.

Zenbait datu bildu ditu Zelaietak, galdera horiek argitzeko, baina irakurlearen esku uzten du erantzuna. “Nik galderak egiten ditut, ez erantzunak”, esan digu Zelaietak, baina gizarteari dagokionez, onarpena sumatu du Zelaietak urteotan: “batzuek eta besteek beste alde batera begiratuz onartu egin dute ustelkeria, ezinbestez gertatu beharrekoa balitz”. Zelaietaren arabera, horrek gurean ustelkeria “hipernormalizatzea” bultzatu du.

Albiste hau Bilbo Hiria irratiak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.