"Arratsalde erdian-edo sartu ninduten zulo beltz hartan. Jainkoak, munduaren sorreran, eguna eta gaua bereizi omen zituen. Guardia zibilek guri eguna eta gaua berdindu egin ziguten, dena zen gaua, iluna, beltza ziega hartan (...) Zein gogorra den burua estalita eta paretaren kontra egon beharra, kolpea noiz etorriko! Beldurrak zaude, gogortuta, dardarka". Hitz hauek martxoaren 13an Soto del Real-en datatuta dagoen gutun batean idatzi zituen Joan Mari Torrealdaik. (2003/03/18)