iPhone-aren jatorriari kritikak, langileen baldintzak direla-eta

  • Apple munduko enpresarik baliotsuena bilakatu da, pasa den urtean inoiz izan duen salmentarik handiena lortuta. Urtearen azken hiruhilekoan bakarrik, 13.060 miloi dolarreko irabaziak izan zituen, 37 milioi iPhone eta 15,4 milioi iPad salduta.


2012ko urtarrilaren 27an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-03-03 13:51:30

Sagarraren enpresak errekorrak hausten jarraitzen duen bitartean, asko dira bere lantegietan bizi den egoera eskasa kritikatzen duten ahotsak. New York Timesen atzoko alean agertutako erreportaje batek, aparatu elektronikoen munduko hornitzaile nagusia den Foxconn-en Txinako lantegian bizi diren baldintza txarren berri eman du.

Foxconn enpresa taiwandarrarentzat 1,2 miloi pertsonek egiten dute lan Txinan eta Apple-ez gain, Amazon, Dell, Hewlett-Packard, Nintendo, Nokia edo Samsung bezalako multinazionalekin dago harremanetan, besteak beste. Erreportajean dioenez, bere lantegietan lan-baldintzak ez betetzeaz gain, langileen duintasuna ere ez du errespetatzen. Apple-eko zuzendari ohi baten arabera, "gauzak hobeto egiten saiatzen ari gara, baina jende asko deseroso sentituko litzateke bere iPhone nondik datorren jakingo balu".


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Apple
2024-03-31 | Diana Franco
Teknologia
Gorputzaren memoria

Mekanografia ikasi baduzu, gitarra jotzen, josten edo eskuz idazten, ulertzen duzu zure gorputzak zelan memorizatzen dituen zenbait jarduera. Gorputza eta adimena modu miresgarrian daude harremanduta, bat dira. Gizakiok sortu dugun teknologia eta honek gure gorputzarekin duen... [+]


1.800 milioi euroko isuna ezarri dio Europak Appleri

Europako Batzordearen ustez, konpainiak bere nagusitasunaz abusatu du, Spotify moduko lehiakideei Apple Storeren "ekosistematik" kanpo dauden harpidetza-aukera merkeagoen berri ematea edo errekarguak aplikatzea eragozten dielako.


2024-01-24 | David Lindemann
Jaso burua, baita ukabila ere

Oso ona iruditzen zait Soraluzeko “Jaso burua” ekimena, ezinbesteko kontzientziazioa bultzatzen baitu. Lehen Hezkuntzako umeen gurasoontzako hitzaldian izan nintzen joan den astean. Seme nagusia LHn zegoela, pantailen (eta pantailen edukien) erabileraren inguruko... [+]


Gobernuek espioitzarako erabiltzen dituzte mugikorreko jakinarazpenak, AEBetako senatari baten arabera

Orain arte ezezaguna zen zelatatzeko metodo baten berri eman du AEBetako Ron Wyden senatariak: mugikorreko jakinarazpenak. AEBetako eta beste estatu batzuetako gobernuak teknika hori erabiltzen ari dira, Reuters-ek jakitera eman duenez.


2021-12-13 | Sustatu
Plataformek onartu egin dituzte Frantziako ikus-entzunezko agintaritzaren baldintzak

Netflix, Amazon, Disney Plus eta Apple TV Plusek akordio luze bat sinatu zuten ostegunean Frantziako ikus-entzunezko agintaritzarekin (CSA), euren urteko diru-sarreren %20 Frantziako edukietan inbertitzeko. CSAk espero du inbertsioa 250 milioi € eta 300 milioi... [+]


Eguneraketa berriak daude