argia.eus
INPRIMATU
“Jendea aspertuta dago eguneroko errealitatearekin”
2004ko azaroaren 8a
Hautsi da katea liburua euskaraz gaztelaniaz baino lehenago argitaratuko duela-eta: "Euskal idazleek gaztelaniaz argitaratzen baldin badute, ez dakit nik zergatik ezin dudan euskaraz argitaratu. Norbaitek esan du diruarekin lotutako arrazoiak ditudala hori egiteko. Ulertuko duzun bezala, arrazoia dirua balitz, ez nintzateke batere kezkatuko. Zuzenean gaztelaniaz argitaratuko nuke. Arrazoi pertsonalengatik egin dut, gogoa daukadalako, eta euskarazko eleberri bat edukitzeko gogo handiak nituelako, eta hau delako modu bakarra". (2004/11/07)