argia.eus
INPRIMATU
Pirinio Atlantikoetako Laborantza Ganbera
Jean-Michel Anxolabehere, Pirinio Atlantikoetako Laborantza Ganberako presidentea hil da
  • Jean-Michel Anxolabehere Pirinio Atlantikoetako Laborantza Ganberako presidentea iragan igandean zendu zen Baigorrin. Haren emazteak aurkitu zuen gorpua. Orainokoan ez dira heriotzaren arrazoiak ezagutzen. Familiak eta lagunak autopsiak emanen dituen argipenen zain daude horiek argitzeko.

Mikel Asurmendi @masurmendi 2016ko apirilaren 26a
Jean-Michel Anxolabehere (Arg.: Gaizka Iroz).

Jean-Michel Anxolabeherek 46 urte zituen eta Departamenduko Ganberako presidentea zen 2007az geroztik. Akitania Erregioko presidente Alain Roussetek eta Pirinio Atlantikoetako presidente Jean-Jacques Lasserrek haren heriotza "galera handia" dela aditzera eman dute.

Anxolabehere AEBetan sortu zen. Hiru urterekin etorri zen Baigorrira. Laborantzari buruzko ikasketak egin ondoren, baserri munduko egituretan lan egin izan du. FDSEA sindikatuan, besteak beste.

Euskal Herriko Laborarien Batasunak (EHLB) atsekabea adierazi du, baita erran ere, Anxolabeherekin desakordioak izan zituela behin baino gehiagotan, baina betiere, aldeak alde, gardentasunez jokatu zuela. Demokraziaren aldeko eta aniztasunarekiko haren jarrera goraipatu du EHLBk.

Garapen Kontseiluko Caroline Phillips presidenteak Anxolabehereren heriotzak kontseilu horretan eragindako tristezia adierazi du. Departamenduko Laborantza Ganberako kidea zen aldetik, Anxolabehere Garapen Kontseiluko kidea zen 1994tik.