Jean Lassallek buru egin dio Emmanuel Macronen uholdeari

  • Macron uholdea sentitu da Ipar Euskal Herrian ere. Frantziako Legebiltzarrean egonen diren hiru diputatuetarik bi presidentearen Errepublika Martxan mugimendukoak dira: Vincent Bru eta Florence Lasserre-David. Hirugarrena Jean Lassalle da. 2002 urteaz geroz Legebiltzarrean dagoen biarnesa. Bozketen bigarren itzulian izandako abstentzio handia ere azpimarratzekoa da. Bigarren itzulian ez egon arren, bozketa horietan egin emaitzaz “oso pozik” agertu da EH Bai.

Jenofa Berhokoirigoin @Jenofa_B
2017ko ekainaren 19a

 

Alderdi Sozialistaren porrota gertatu da Ipar Euskal Herrian ere: Sylviane Alaux lehen itzulian berean gelditu zen lehiatik kanpo eta Colette Capdevielle aldiz bigarrenean

Emmanuel Macron presidente berriak osatu Errepublika Martxan mugimenduak (EM) lehen itzulian jaso sostengua ikusirik eta bigarren itzulirako aurreikusitako Macron uholdea kontutan harturik, ez da sorpresa handirik gertatu. Laugarren bozka barrutiak sortzen zuen jakin-min eta zalantza gehien. Hain zuzen, buru-burukoan zirelako Macron fenomenoari esker garaile ateratako Loic Corrégé ezezaguna (botoen %25,41 lehen itzulian) eta aspaldian kargua daukan Lassalle (botoen %17,71).

Abstentzio handia ere nabarmentzekoa da: %46,63 laugarren hautes-barrutian, %55,43 bosgarrenean eta  %56,88 seigarrenean. Frantzian izandako Alderdi Sozialistaren porrota gertatu da Ipar Euskal Herrian ere: Sylviane Alaux lehen itzulian berean gelditu zen lehiatik kanpo eta Colette Capdevielle aldiz bigarrenean. Abertzalerik ez da egon bigarren itzulian. Iragan igandean hirugarren indar ateratako EH Bai koalizioak ez zuen boto konsignarik eman. EAJk haatik Bru eta Capdeviellen alde egiteko deia luzatu zuen.

*  *  *

Jean Lassalle: usu falta, baina beti hor

Jakina da Legebiltzarrean duen aulkia usu hutsik gelditzen dela. Adibidez, Legebiltzarreko finantza komisioko partaide izan arren, batzordearen bileren %85etara ez da agertu. Legebiltzarrean egindako hitz-hartzeei edota emendakinei doakienez, gutxien egiten dituztenen artean sailkatzen da. Baina berdin dio, Zuberoa, Nafarroa Beherea eta Lapurdiko zatitxo bat (baita Biarnoren zati bat) biltzen dituen barrutiko hautesleek behin eta berriz adierazten diote sostengua. 2002az geroztik du diputatu aulkia. “Artzain bat Eliseoan” izenburuarekin publikaturiko azken liburua duela froga, baserri munduaren ordezkaritzat dauka bere burua. Ezin uka hori gogoko dutela bozkatzaileek eta horrek duela laguntzen garaipenera. Kontutan harturik ikastolei buruz berriki egin oharra (armen kudeaketa irakasteko gune direla) edota bake prozesuaren aldarria entzunarazten ez ibili izana, suposatu daiteke ez duela abertzaleen botorik jaso.

Florence Lasserre-David: Bayrouren hurbilekoa

Botoen %57,03 eginik, aulkia hartu dio Capdevielleri. Alderdi zentristan militante egonik, urteak daramatza hautetsi gisa 36 urteko diputatu gazteak. Angeluko auzapez-ordea eta Pirinio Atlantikoetako departamendu mailako kontseilaria ere da. François Bayrou Justizia ministroaren hurbilekoa izanki, EM-en hautagai izendatu izanak ez zuen sorpresa eragin. Ez da ordea mugimenduak irudikatu nahi duen aldaketa eta berritasunaren etsenplu.

Aldarrikapen abertzale edota euskaltzaleei doakienez, ez da sostengua adierazi ohi duten hautetsien artean kokatzen. Tartean aipatu daiteke Bagoaz kolektiboak hautagaiei bidalitako galderei erantzun ez izana. Bake prozesuaren edota preso politikoen eskubideen errespetuaren eskakizuna Legebiltzarrera eramateko engaiamendua hartzen ote zuen galdetzen zion kolektiboak.

Vincent Bru: batean eskuinean, bestean ezkerrean

Seigarren barrutiko botoen %62,51 bildurik, garaipen argia lortu du Bruk. Politikaren munduan ezaguna da: Kanboko auzapeza eta departamendu mailako kontseilari da. Diputatu kargua osoki betetzeko, beste postuetan dimisioa emanen duela jakinarazi du. Iragana eskuinean du, baina Legebiltzarretarako bere burua zentroan kokatu du, Macronen mugimenduaren barne den Modem alderdi zentristaren etiketarekin aurkeztuz. Legebiltzarretarako aitzineko hauteskundeetan demagun, Michele Alliot-Marieren (UMP) ordezko aurkeztu zen. Herriko Etxerako bozketetan ere eskuindar gisa presentatu zen. EMen hautagai aukeratu izanak iskanbila sortu zuen. Batez ere, gay eta lesbianen ezkontzaren aurkako manifestua izenpetu zuelako. Hor ere kolpez jarreraz aldatu du, izenpedura kentzea galdetuz. Beste bi diputatuek ez bezala, bake prozesuaren gaia eta presoen eskubideen errespetuaren eskaera Legebiltzarrera eramateko konpromisoa hartu du. 

 


Azkenak
2018-05-22
Alemaniak berriro ezetz erantzun dio Puigdemont matxinadagatik epaitzeko eskariari

Schleswig-Holsteingo epaileek berriro erantzun diote ezezkoarekin Carles Puigdemont Kataluniako lehendakaria matxinadagatik prozesatzeko estraditatzekotan Espainiak egindako bigarren eskariari. Asteartean ezagutarazi duen erabakian, auzitegiak eutsi egin dio joan den apirilean hartutako erabakiari; geroztik maiatzean fiskaltza alemanak bigarrenez egina zuen eskari bera, Espainiatik fiskalek presioa egin eta Llarena epaileak argudio berriak bidali ostean.


2018-05-22 | ARGIA
Kontuz elkarteak diru bilketa hasi du Zamoraren lau auziei aurre egiteko

Patxi Zamora Kontuz elkarteko eleduna lanetik bota zuten Guardia Zibilak hegazkinean sartzeko baimena kendu eta gero. Lau auzi ditu abian eta 20.000 euro beharko dituztela kalkulatu du elkarteak.


Akordioak eta urardotzea

Hona behin eta berriro entzuten dugun mantra: “Politika akordioetara iristea da”. Nire uste apalean, kalte izugarria egiten duena. Izatekotan, honako honetan bihurtu da politika: printzipioen salerosketarako azoka.


2018-05-22 | Amaia Lekunberri
Adin txikiko migratuen babesgabetasuna diskurtso arrazisten abiapuntu

Astelehenean publiko egin duen “Bakarretan bakarrak” txostenaren bitartez adineko inoren laguntza barik migratzea erabakitzen duten adin txikikoen egoeraren berri eman du  Save The Children-ek. “Europar ametsa” bilatu asmoz, zeharo zaurgarri egiten dituen babesgabetasun egoeran ekiten diote hainbat eta hainbat adin txikikok sarri urteak irauten dituen baldintza gogorreko ibilbideari.


Liburuen ekoizpena jaitsi egin zen 2017an Hego Euskal Herrian

3.134 liburu argitaratu ziren Hego Euskal Herrian iaz, Espainiako Kultura Ministerioak argitaratu berri dituen datuen arabera. Ia %20ko jaitsiera da Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan eta %35etik gertukoa Nafarroan.


Ahaldundu den euskalduna eta epailea

Euskal hiztunen ahalduntze bidearen antologian markatzeko moduko elkarrizketa gertatua da astelehenean Gasteizko auzitegian. Auzi batean lekukotza eman behar zuen herritar batek euskarari eutsi eta hizkuntzen elkarbizitzan arazoa nork duen agerian utzi zion epaileari.


2018-05-22 | ARGIA
Emakume bat hilda aurkitu dute Miarritzen senarraren autoan

Haren senarrak, kalean noraezean zihoala, “suizidio bikoitza” aipatu zuen. Larunbat arratsaldean jazo zen gertakaria.Adierazpenok Poliziaren alerta piztu zuten, eta autoa zuen lekura joatean, maletegian emakumearen gorpua topatu zuten.


2018-05-22 | ARGIA
Futbol 7 Hendaian: preso eta iheslarien aldeko ekitaldia

Urtero legez, preso eta iheslari politikoak sostengatzeko, Futbol 7 Txapelketa eginen da Hendaian. 15. edizioa abian dago jada. Maiatzaren 26an izanen da, datorren larunbatean, Hendaiako Ondarraitz Errugbi zelaian.


2018-05-22 | ARGIA
Heltzen ari diren adin txikikoen babes sistema huts egiten ari dela salatu du Save The Children-ek

Save The Children-ek “Los más solos” (“Bakarretan bakarrenak”) izenburua duen txostena argitaratu du astelehenean. Adin txikikoek migrazio ibilbideetan pairatzen duten babesgabetasun egoeraren berri ematen du.


2018-05-22 | ARGIA
Notre-Dame-des-Landesen gertatzen dena filmatzeko deia egin dute zenbait zinegilek

Adele Haenel, Philippe Garrel, Victor Erice eta Aki Kaurismaki dira Notre-Dame-Des-Landesko ZADean gertatzen denaren irudiak filmatu, landu eta zabaltzea eskatu duten zinegileetako batzuk, “imaginario berriak eraikitzeko borrokatzen den leku erreal bat delako”.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude