Jean-Jacques Lasserre Ipar Euskal Herriko Hautetsien Kontseiluaren presidenteak Jesus Egigurenen bidea sostengatu du prentsa ohar baten bidez. Jean-Lasserrek bake prozesua abiatzeko Bruselako Deklarazioa goraipatzen du bere agirian, baita Euskal Herriaren normalizazio politikoa bideratzeko Jesus Egigurenen jarrera babestu ere.