Jean Darrigol zuzendari lapurtarraren 'Ainara' filman parte hartzeko gonbita

  • Jean Darrigol zuzendari lapurtarrak euskaraz, gaztelaniaz, frantsesez eta ingelesez egingo du Ainara filma. Hainbat elkartek babestu dute ekimena, eta zuzendariaren asmoa da orain Euskal Herriko zein diasporako zinemazaleek proiektuarekin bat egitea.


2012ko urtarrilaren 30an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-03-03 13:51:30
Oihana Maritorena aktorea.

Parte hartzeko hainbat bide proposatzen dituzte:

- Urrezko liburuan sinatuz.

- Webgunea euskarara, gaztelaniara eta ingelesera itzultzen lagunduz

- Filmaren iragarki eta afitxeetarako diseinua proposatuz.

- Finantziazioa biltzeko dohaintzak eskertzeko ideiak emanez: ordain artistikoa (errodajeko setera bisita, izena kreditoetan...), turistikoa (Euskal Herria ezagutzeko bidaiak) edo profesionala (enpresa logoak iragarki eta hedapen materialetan...)

- Grabaketarako lokalizazioak proposatuz.

- Extra bezala arituz.

- Ekimena zabalduz lagun, senitarteko eta lankideen artean.

- Inbertsore edo ko-produktore bezala parte hartuz (eta filmak ematen dituen irabazietan ere parte hartuz).

Maitasun istorioa

AEBetan hazitako neska gazte baten istorioa eta etxera bueltan Ipar Euskal Herrian biziko duen maitasun istorioa kontatuko du Ainara filmak. Aktore nagusiak Oihana Maritorena (Ainara), Tomas Arana (Aitor) aktore euskal-amerikarra eta Nicolas Cazalé (Ugo) frantziarra izango dira.


Azkenak
'Cristóbal Balenciaga' telesaila
"Nabaritu dadila euskaldun batzuok euskaldun baten istorioa kontatu dugula"

Cristóbal Balenciaga diseinatzailearen biografia kutsuko fikziozko telesaila egin du Moriarti hirukoteak, Disney+ plataformarentzat. Estreinakoa dute formatu horretan. Aitor Arregi eta Jon Garañorekin egin du hitzordua ARGIAk, Jose Mari Goenaga kanpoan baitzen,... [+]


Eguneraketa berriak daude