Jean Claude Juncker jaunarentzat gutun irekia

  • Jauna: Behean sinatzen dugunok zuregana jotzen dugu Europako Batzordearen Presidentea zarelako, eta Kataluniako hiritarrek duten egoera politikoagatik kezkatuta gaudelako. Modu baketsuan planteatu den arazo demokratiko baten aurrean Espainiako agintariak, eta bereziki Espainiako Gobernua, jarrera autoritarioa erakusten ari direla iruditzen zaigu. Espainiako agintariak ez dira errespetatzen ari oinarrizko eskubideak eta ezta legalitatearen printzipioa ere.


2017ko irailaren 27an - 14:03

Legalitatearen printzipioa bortxatzen ari da joko demokratikoaren oinarrizko arauak apurtuz. Legalitatea interpretatzen ari da katalan hiritargoak, erreferendum baten bidez, bere etorkizun politikoa erabaki ez dezan. Politika hau 2006an hasi zen, Alderdi Popularrak Auzitegi Konstituzionalaren aurrean Autonomia Estatutuaren kontra egin zuenean. Kataluniako Estatutuaren aurka jo zuen, baina ez antzeko edukia zuten beste Autonomia Estatutuen aurka. Estatutu katalana Espainiako Gorte Nagusiek onartu zuten Madrilen, eta baita -erreferendum baten bidez- Kataluniako herritarrek ere.

Beren autonomiaren aurkako eraso horri katalan hiritarrek mobilizazio handiekin erantzun zioten, eta horrek haien ordezkari politikoen engaiamendua eragin zuen katalan autogobernua garatzeko erreferendum baten bitartez. Espainiako agintariek erreferendum hori ekidin nahi dute espainiar legeriaren ahalbideak baztertuz. Kataluniako agintariek haien berezko legalitatea, Parlamentuaren bidez, garatu dute, kontsulta gauzatu ahal izateko.

Ekimen horri erantzuna eman diote agintari espainiarrek Kataluniako Generalitateari bere aurrekontu-eskumenak kenduz, 5.000 polizia espainiarrak bidaliz, eta kolokan jarriz polizia katalanaren eskumenak, Guardia Zibilaren menpe ipiniz (Espainiako Gobernuaren zerbitzura dagoen erakunde militarra da Guardia Zibila). Ibilgailu blindatuak, tankeak barne, mugitu omen dituzte. Gerra-armak prestatzen ari dira katalan herriaren aldarrikapen baketsu eta demokratikoei aurre egiteko.

Egoera honek asko kezkatzen gaitu. Espainiako agintariek arautegien interpretazioa bortxatu dute, Kataluniako hiritargoak bere eskubideak gauzatu ez ditzan. Prozesuak ez du bukatzeko itxurarik, Espainiako Gobernuaren Presidenteak eta bere ministroek esan dutenaren arabera.

Gure ustez Europako buruzagiek ezin dute horren aurrean beste alde batera begiratu. Diktadura frankistaren ostean europar erakundeak demokrazia eta giza eskubideen bermea ziren guretzat. Giza Eskubideen Europako Hitzarmenaren berrespena eta geroago gaur egungo Europar Batasunean sarrera demokrazia eta giza eskubideen bermea ziren Estatu kideen artean.

Europar Batasuneko Ituna giza duintasunaren errespetuan, askatasunean, demokrazian, berdintasunean, eta Zuzenbide Estatuan datza. Baita giza eskubideen errespetuan, gutxiengoenetakoenak barne (2. artikulua). Helburu hauek ezin dira gutxietsi. Itunak berak eskubide horien bortxaketaren aurrean prozedura batzuk aurreikusten ditu europar erakundeak parte hartu dezaten (Europar Batasuneko Itunaren 7. artikulua). Agintari espainiarrek Kataluniako hiritarren eskubideen aurkako neurriak ezartzen eta beren ordezkari legitimoen ahalmenak murrizten jarraituko balute, batez ere Espainiako Konstituzioaren 155 artikulua edo antzeko neurriak aplikatuz, gure ustez Europako agintariek goian aipatutako 7. artikulu horretan aipatzen diren neurriak aplikatu beharko lituzkete.

Sinatzaileak

Iñaki Lasagabaster, EHUeko Katedraduna

Ramon Zallo, Unibertsitateko Irakaslea

Jose Idoiaga, Unibertsitateko Irakaslea

Baleren Bakaikoa, Unibertsitateko Irakaslea

Mirene Begiristain, Unibertsitateko Irakaslea

Aitor Monte, Medikua UEUko Irakaslea

Josu Albero, Biologoa eta ICECko kidea

Juan P Sanz Jaca, Medikua

Iñigo Jaca, Medikua eta ICECko kidea

Xabier Zarandona, Medikua eta ICECko kidea

Carlos Alberich, Medikua

Leonardo Jaca, Medikua

Pedro Otazua, Medikua

Begoña Goikoetxea, Erizaina

Kepa Vicario, Abokatua

Leticia Eizaguirre, Abokatua

Jon Galfarsoro, Abokatua

Gregorio Jaca, Jubilatua

Maria Pilar Iriarte, Jubilatua

German Urbizu, Ekonomilaria

Maria Teresa Loinaz, Merkataria

Francisco J Agirre, Medikua

Markeliñe Arana, Irakasle

Angel M Garrastazu, Operario

Bernardette Eizagirre, Empresaria Hostelera

Josu Fernandez Gamboa, Irakaslea

Arantza Intxausti, Irakaslea

Ohiane Alberich, Erizaina

Maider Alberich, Telekomunikazioetan ingeniari

Ander Bilbao, Enpresaria

Pablo Alberich, Arkitektoa

Roberto Escribano, Pedagogoa

Igone Aranbarri, Informatikaria

Unai Blanco, Kofratzailea

Agueda Iruretagoyena, Abokatua

Beñat Iriarte, Musikaria

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Materialismo histerikoa
Erabakimena

Balirudike dena kontrolpean dagoela, badakitela guri nola sinetsarazi edozer, ez dugula inoiz, berez, guk nahi duguna egiten. Iragarki konstante batean bizi bagina bezala, esaten dugu “aukera berdintasuna”, eta pentsatzen dugu esaten ari garela “aukera... [+]


2024-04-21 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Eraikinaren gorputza

Baltimore ibai gaineko zubiaren erorketa urte bukaerako oroimeneko irudien artean jasoko da, zubi baten erorketa ikuskizun zirraragarri eta salbuespenekoa baita. Zeren eta zubiak eta eraikinak ez dira berez erortzen, lehergailu edo artefaktu baten eztandak bat-batekotasunaren... [+]


2024-04-21 | Diana Franco
Teknologia
Indarkeriatik deskonektatu

Eremu digitalak, gizakion dinamiketatik edaten duen heinean, gizarte eredu ezberdinetan aurkitu ditzakegun antzeko arazoak ditu. Pertsonen arteko arazo asko botere kontua izan ohi da; botere arazoek indarkeria dakarte zenbaitetan. Esate baterako, indarkeria matxista.

Eremu... [+]


Etxebizitza arazoa eta lan-mundua

Etxebizitza duina izatea gero eta zailagoa da. Berdin du esaldi hori noiz irakurtzen duzun, urteak pasa eta arazoa gero eta larriagoa da.

Nola izan daiteke bizitzeko oinarrizkoa den eskubidea, teorian hainbat legek babestutakoa, EAEn eskubide subjektibo moduan onartu berri... [+]


Eguneraketa berriak daude