Javier Manzanos Garayoa (Iruñea, 1964) izango da Uharteko (Nafarroa) Huarte arte garaikideko zentroko zuzendaria, Patronatuak hala erabakita. Artearen Historian lizentziatua, Iruñeko Udalean eta Nafarroako Gobernuan aritu da lanean Manzanos. Bere egitekoetako bi Nafarroako artistak laguntzea eta beste zentro batzuekin elkarlana sustatzea izango dira.