Javier Erize iruindarraren ‘Kilikon’ afixak iragarriko ditu 2015eko sanferminak

  • Egilearen arabera, kartel irabazlea “diseinu lana bainoago lan artistikoa da”, olioz pintaturiko koadroa baita. Modu horretan “keinua” egin nahi izan die kartelgintzako teknika tradizionalei. Aurtengo lehiaketan 5.124 iruindarrek eman dute botoa.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2015eko apirilaren 28an - 15:58
Aurtengo Sanferminetako kartela.

“Caravinagrerekin beldurra transmititu nahi nuen, eta haurra nolabaiteko kontrapuntua da”. Hala azaldu du bere lana Javier Erizek, aurtengo kartel lehiaketako irabazleak, eguerdiko 12:00etan jendaurrean aurkeztu dutelarik. Erize iruindarra da eta euskaldunon hiri buruzagiko Arte Eskolan egin zituen ikasketak. 2013an lehiaketako finalera iritsi zen, ‘Santo’ izeneko afixarekin.

Honako hau izanen da Caravinagre kilikiak sanfermnak iragarriko dituen laugarren aldia, gauza bera gertatu baitzen 1947, 1997 eta 2012 urteetan.

Aurten 5.124 iruindarrek eman dute botoa, iaz baino %47,4 gehiago, nahiz eta bozkatzeko epea joan den urtean baino zazpi egun laburragoa izan den. Erizeren lanak 1.511 boto jaso ditu, %29a hain zuzen ere. Bigarren bozkatuena Mogollon izan da,uztailaren 7ko prozesioa irudikatzen duen kartela.

Aurten orotara 462 lan aurkeztu dituzte lehiaketara. Epaimahaikideek apirilaren 15ean aurkeztu zituzten 8 finalistak, eta iruindarrek atzora arte izan dute botoa ematerik.

Gure webgune honetan, Joseba Beramendi Exprai marrazkilari eta disenatzaileari aurtengo zortzi kartel finalisten kritika egiteko eskatu genien, eta irabazlearen inguruan honako hau esan zigun: “Kartel piktorikoen azpisail honek urtero dauka ordezkariren bat, eta bere publikoa ere bozkatzerakoan. Ez dakit proportzioak zaindu gabe dauden, perspektibak huts egiten duen edo –pentsatzekoa da– bilatzen duen efektua ikusten dugun hau den. Konposizioaz aparte, gustatzen zait botereari irri egiteko duen irakurketagatik. Badakit kilikien izaeran dagoen zerbait dela, baina kartel batean horren agerian ikusteak grazia egin dit. Caravinagre eskerroneko ikonoa da egileentzat eta hiritarrontzat. Honek hainbat bozka ekarri ahal dizkio”.

Kartela ezagutu eta berehala sare sozialetan muntaiak egiten hasi dira.

Albistea Euskalerriairratia.eus-etik ekarri da CC lizentzia erabilita. Jatorrizko artikulua hemen: http://euskalerriairratia.eus/irunea/1430216040411


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Sanferminak
Diego Yllanesi ukatu egin diote haren inguruko albisteak ezabatzea

Nagore Laffagen hilketaren harira, Diego Yllanesek ahaztua izateko eskubidea aldarrikatu du. Espainiako Auzitegi Nazionalak eskaerari uko egin, eta erabaki du informazio eta adierazpen askatasuna gailentzen zaizkiola.

 


2023-07-11 | Ilargi Manzanares
SOS Nafarroak 11.000 dei baino gehiago jaso ditu Sanferminetako lehen bost egunetan

Uztailaren 6tik 10era bitarte 11.261 dei erantzun dituzte SOS Nafarroaren 112 zenbakian. Besteak beste, entzierroaren osasun azpiegitura koordinatzen da zerbitzuaren egoitzatik.


Hamaika gizon atxilotu dituzte Sanferminetan, sexu erasoak egotzita

Sexu erasoak gaitzesteko elkarretaratzea deitu du Iruñerriko Mugimendu Feministak astelehenean 21:00etan Gaztelu Plazan. Cristina Ibarrola alkateak dio "sexu erasoak kenduta" festak lasaitasunez ospatzen ari direla.


Eguneraketa berriak daude