argia.eus
INPRIMATU
Javier Elzo soziologoa saritu du Eusko Ikaskuntzak

2009ko ekainaren 05

Javier Elzo Imaz soziologoak (Beasain, 1942) jasoko du, udazkenean, aurtengo Humanitate, Kultura, Arteak eta Gizarte Zientzietako Eusko Ikaskuntza Euskadiko Kutxa saria. Ikerkuntzaren eta hezkuntzaren alorrean egin duen lana saritu nahi izan du Eusko Ikaskuntzak. Elzo Deustuko Unibertsitateko Soziologia doktore eta katedradun emeritua da, sei liburu idatzi ditu eta beste askotan parte hartu du. Oro har, bere ikerketen ardatzak bi dira: gazteak eta gizarteko balioen aldaketak.