Javi P3z musikariak Triz3ps proiektua aurkeztuko du gaur Donostian

  • Javi P3z musikariak Triz3ps proiektua eta izen bereko diskoa aurkeztuko ditu gaur Donostiako Victoria Eugenia antzokiko Klub aretoan, 19:00etan. Proiektu berria bi taldekidek osatzen dute: Alberto Bosch baxu-jotzaileak eta Oriol Flores bateriak.


2011ko abenduaren 15an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-03-03 15:57:58
Triz3ps proiektuko kideak.

Larunbatean, bestalde, Intxaurrondo auzoko kultur etxe berriaren irekiera ekitaldian joko dute, 23:00ak inguruan. Inaugurazio festa 21:00etan hasiko da, eta Anarik eta Garik ere kontzertu labur bana emango dute.


Azkenak
Jaioberrien orpo-proban gaitz gehiago aztertzera behartuko du Osakidetza Espainiako Gobernuak

Jaurlaritzari koloreak atera dizkio Espainiako Gobernuak: Osakidetzak iragarri berri duenean jaioberriei egiten zaien orpo-proban hamalau gaitz antzeman ahalko direla aurrerantzean, gutxienez 22 gaitz behatu beharko ditu, Madrilen aginduz. Nafarroak dagoeneko 30 gaixotasunen... [+]


2024-04-24 | Juan Aldaz Arregi
Athletic zuri ta gorria, zu zara nagusia, baina zertan?

Gizonezko futbol profesionalaren gaitasun (im)mobilizatzaileari buruzko hausnarketa soziologikoa (artikulu hau EHUren Campusa aldizkariak argitaratu du)


Neskak eta ikasketa zientifikoak: 6 urteetatik unibertsitatera bitarteko harreman gatazkatsua

Neskek gaitasun matematiko eta zientifikoekiko txikitatik duten pertzepzio, autopertzepzio eta bizipenen eraginez, zientzia arloko ikasketei muzin egin eta bestelako karrerak aukeratzen dituzte. Hala dio ikerketa berri batek.


Gazara bihar abiatuko dela iragarri du Askatasunaren Ontzidiak, Israel, Alemania, Erresuma Batua eta AEBen “presioen” gainetik

“Azken egunetan” hainbat herrialderen ordezkariak Turkian izan direla salatu du nazioarteko ekimenak, Erdoganen gobernua presionatzeko ontzidia ez dadin itsasoratu. Askatasunaren Ontzidiak adierazi du ez duela “onartuko” debekurik, eta apirilaren 24an,... [+]


Eguneraketa berriak daude