Jaurlaritzari hizkuntza perfilak berraztertzeko eskatu dio Irungo PPk, lanpostu publikoetan euskara traba delakoan

  • Irungo PP alderdiak hartu du hitza gaur, gazteleraz, denok aho bete hortz uzteko. Muriel Larrea, popularren bozeramaleak euskara ez dakitenek, berdin irundarrak eta euskal herritarrak edo baskoak direla aldarrikatu du, eta euskara eremu politikotik aldendu beharra dagoela nabarmendu du. Bestalde, Eusko Jaurlaritzari hizkuntzak perfilen sistema berraztertu beharko lukeela dio, lanpostu publikoetan, "euskara traba delako".

Antxeta Irratia
2017ko abenduaren 01a
Euskararen nazioarteko egunarekin bat, Irungo PPk zabaldutako oharra.

Albiste hau Antxeta Irratiak argitaratu du eta Creative Commons lizentziari esker ekarri dugu.

Kanal hauetan artxibatua: Euskararen Nazioarteko Eguna  |  PP  |  Euskara lan munduan  |  Irun

Euskararen Nazioarteko Eguna kanaletik interesatuko zaizu...
2017ko Euskararen Eguna Valentzian
MULTIMEDIA - bideo herrikoia

Valentzian ere ospatu dute Euskaren nazioarteko eguna. Euskal dantzen ikastaroa, mintzagune mailakatua, kanta herrikoiak, Argia aldizkariaren aurkezpena eta ale banaketa, euskal musika... Mediterraneo aldean ere euskara bizirik dagoela erakutsi nahi izan dute.


2017-12-05 | Euskal Irratiak
Euskararen Nazioarteko Egunaren jatorriaz, Peio Etxeberri

Zergatik ospatzen dugu abenduaren 3a? Noiz sortu zen Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko ideia? Peio Etxeberrik xehetasunak azaldu dizkigu.


2017-12-04 | Miren Osa Galdona
Euskararen eguna: ezberdinen arteko elkarlana ardatz aurrera jarraitzeko

Herri ekimenez eta ekitaldi instituzionalez bete dira Euskal Herriko txokoak Euskararen Nazioarteko Egunean. Iñigo Urkullu lehendakariak “hizkuntza ohiturak” aldatu behar direla nabarmendu du.


Aurten badakigu zer egin Euskararen Nazioarteko Egunean

Aurten gehiegi pentsatu beharrik ez dago, zer egingo dugu bertso saioa, ginkana, txokolate jana, mosaikoa, lipduba? Horiek ere egingo dira, baina herri dezentetako herritarrek eta euskalgintzak motorrak berotuta dituzte. Kalera aterako dira egun osoz euskaraz egiteko asmoz.


2017-01-26 | ARGIA
Abenduaren 3a 'Euskadiren Eguna' izendatzeko proposamena eztabaidatuko dute Eusko Legebiltzarrean

EH Bilduk aurkeztutako proposamenak dio datarik egokiena dela, “euskara euskal herritarron batasuna  sinbolizatzen duen ikur nagusia izanik”. EAJ abstenitu egin da eta PSE eta PP tramitazioaren aurka azaldu dira.


2016-12-05 | Pako Sudupe
Euskararen Egunaren biharamuna eta bestondoa!

Euskararen Nazioarteko Eguna iragan da. Alexander von Humboldten duela berrehun urteko iragarpena ez da oraindik bete. Alabaina, ezin ezkutatu zein soziologia espainola dugun Hegoaldean eta zein frantsesa Iparraldean! 


Euskararen Eguna, batzuentzat anekdota huts

Abenduaren 3 da Euskararen Eguna. EAEko Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak duela egun batzuk egin zuen adierazpen instituzionala. 700dik gora atxikimendu ditu. ELA eta LAB sindikatuek egin dute adierazpenaren kritika gogorrenetakoa. “Egia Euskaraz” estiloari segika, hainbat herritan euskaldunak aktibatzen ari diren eragileentzat berriz, esperientzia interesgarri baten helmuga baino ez da Euskararen Eguna.


Euskara sustatzeko kanpaina abiatu dute komunikazio zientzietako hainbat ikaslek

Abenduaren 2rako egitaraua prestatu dute arduradunek. EHUko Leioako Campusean egingo dituzte ekitaldiak.  


2016-11-29 | ARGIA
Lan mundua euskalduntzeko egitasmo pilotua abiatuko dute ELAk eta LABek Urola Kostan

Lan mundua euskalduntzeko bidean egitasmoa bateratua aurkeztu dute ELA eta LAB sindikatuek, Euskararen Nazioarteko Egunaren (abenduak 3) ingurumarian. Azaldu dutenez, 2017ko urtarrilean jarriko dute martxan proiektu pilotua, Urola Kostan, eta Kontseiluarekin batera jardungo dute egitasmoa aurrera ateratzeko.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude