argia.eus
INPRIMATU
Jaurlaritzaren “karramarroaren” hizkuntza-politika kritikatu du EAJk

2010ko azaroaren 03a

Leire Corrales eta Garbiñe Mendizabal EAJko legebiltzarkideek adierazi dute Eusko Jaurlaritzaren hizkuntz politika "karramarroaren politika" dela. Jaurlaritzak urte eta erdian egindakoa "kaos" eta "geldialdi" moduan definitu dute. Adibide bezala jarri dituzte Ramon Etxezarreta hizkuntza politikarako sailburuordearen dimisioa, euskaltegi publiko eta pribatuentzako zein Ipar Euskal Herriko ikastolentzako diru-laguntza murrizketak, kontsumitzaileen hizkuntza eskubideen dekretua ez ezartzea...