argia.eus
INPRIMATU
Jaurlaritzaren jarrera kritikatu dute hainbat musikarik

2008ko abenduaren 01a

Eusko Jaurlaritzak Kepa Junkerari eman dion diru-laguntza neurriz kanpokoa dela salatu dute 250 musikarik baino gehiagok, e-posta bidez zabaltzen ari den manifestu baten bidez. Orain arteko sinatzaileen izenak asteburuan ezagutu ditugu: Txomin Artola, Joseba Tapia, Iñaki Salvador, Anari, Josetxo Silguero, Sorkun, Jabier eta Fermin Muguruza, Txuma Murugarren, Gari, Roberto Moso...

Bestalde, Etxea diskoarekin hasitako bideari bigarren lan batekin emango dio segida Junkerak. Musikari latinoamerikarrekin grabatu nahi du disko hori.