argia.eus
INPRIMATU
Jaurlaritzak “Zabortasunez eta iluntasunez” jokatu duela salatu du Praileaitzen Lagunak elkarteak

2008ko uztailaren 23a

Duela urtebete aurkeztu zuen Eusko Jaurlaritzak Debako Praileaitz haitzuloa babesteko dekretua. Eusko Legebiltzarrarentzat dekretuak zehazten duen babes-eremua txikiegia da, eta hura handitzeko eskatu dio Jaurlaritzari. Dena den, Praileaitzen Lagunak elkarteko kideek salatu dutenez, dekretua ez dute aldatu eta harrobiaren ustiaketa lanek aurrera jarraitzen dute. Jaurlaritzak "zabortasunez eta iluntasunez" jokatu duela diote.