EAEko eskola publikoko hainbat irakasle eta zuzendarik protesta egin zuten atzo Eusko Jaurlaritzaren aurrean, pairatzen ari diren murrizketak salatzeko. Batez ere irakasle ordezkoen artean eman dira murrizketak eta kexu dira gainerakoei lana gehitu zaielako eta arazo ugari sortu direlako. EILAS, LAB eta ELA sindikatuak izan ziren atzoko protestaren antolatzaileak. ELAren arabera, nahiz eta ikasleak urtetik urtera gehiago izan, Lehen eta Bigarren Hezkuntzan 2010-2011 ikasturtean 1.000 irakasle galdu zituzten eta aurten, beste 400.
Balirudike dena kontrolpean dagoela, badakitela guri nola sinetsarazi edozer, ez dugula inoiz, berez, guk nahi duguna egiten. Iragarki konstante batean bizi bagina bezala, esaten dugu “aukera berdintasuna”, eta pentsatzen dugu esaten ari garela “aukera... [+]