Eusko Legebiltzarrean eztabaidatu dituzte euskarazko hedabideentzako diru laguntzak

  • Eusko Jaurlaritzak irismenean oinarritutako diru laguntza banaketa berria defendatu du, nahiz eta “zer hobetua” dagoela aitortu. Eusko Legebiltzarrean egin dute agerraldia Hizkuntza Politikarako sailburuorde Patxi Baztarrikak eta Hezkuntza Sailburu Cristina Uriartek. Uriartek adierazi du “pozik eta harro” dagoela hedabideei emandako diru-laguntzekin.


2014ko azaroaren 04an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33

Irismena hedabideen kontsumitzaile potentzial eta hedabideak duen zabalkundearen arteko harreman gisa azaldu du Baztarrikak. “Euskal hiztunek komunikazioaren munduan gogoko dituzten produktuak lehenetsi behar ditugu guk”. Irizpide berriak “hainbat eragilerekin” eztabaidatu zituela adierazi du, eta nahiz eta sektorearekin akordioa lortzeko jarrera duten, adostasuna ez dela “ezinbestekoa” adierazi du.

Berria egunkariari “konfrontazio dinamika” abiaraztea aurpegiratu dio Uriartek. Azken asteotan jaso dituzten hainbat kritika “erasokorrak” izan direla ere gehitu du. Euskara ez instrumentalizatzeko eskatu du eta elkarlanerako eskaria egin du.

Alderdien iritzi kontrajarriak

EH Bilduren ordezkari Xabier Isasik Jaurlaritza kritikatu du irizpide aldaketagatik. “Euskararen estatusa” hobetzea izan behar dute helburu beren ustez. “Komunitate batek arriskuan ikusten badu bere idatzizko euskarazko egunkari bakarra, demokraziaren auzia dugu aurrean”.

PSEko Vicente Reyesek adierazi du Eusko Jaurlaritzak 2013. urtera arte emandako diru laguntza irizpideak jotzen dituztela egokiago. “Jaurlaritzak esparru orokorreko hedabideak lagundu behar lituzke, eta udalerrien esku utzi tokian tokikoen finatzaketa”.

EAJk Jaurlaritzaren irizpide aldaketa defendatu du eta Berria egunkariari “pluraltasuna” eskatu dio. Garbiñe Mendizabalek adierazi du, jendartean zabalduta dagoela “ezker abertzalearen tresna” dela egunkaria.

Irismena oinarri, diru laguntza aldaketa

Jaurlaritzak emandako diru laguntzetan aldaketak izan dira aurten. Besteren artean, Berria 210.000 euro gutxiagorekin lagunduko du Eusko Jaurlaritzak. 1,3 milioi euro jasoko ditu egunkariak, hura sortu zenetik laguntzarik txikiena.

Beste hainbat hedabiderekin batera, ARGIAren Interneteko guneak %20 gutxiago jaso du.

Agerraldia ikusi osorik Irekia.com bidez

Fuente: Irekia - Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Informazio gehiago

Euskarazko hedabideentzako 2014ko diru-laguntzak: albiste eta iritzien bilduma


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hizkuntza politika
EAE-ko sektore publikoa euskalduntzeko dekretua
Aukera galdua

Eusko Jaurlaritzak EAEko Euskal Sektore Publikoan Euskararen Erabilera Normalizatzeko Dekretua onartu du otsailean. Duela 27 urteko dekretua ordezkatu du. Euskalgintzako eragileen ustez, Jaurlaritzak ez du baliatu “jauzi ausarta” emateko. Dekretu berriak ez du... [+]


Hamabi hizkuntzatan banatuko du UEMAK Korrikari buruzko informazioa

23. Korrikaren atarian, udalerri euskaldunetako bizilagun guztiek Korrikaren berri izatea garrantzitsua dela iritzita, diptikoa banatuko du UEMAk hamaika hizkuntzatara itzulita.


2024-03-04 | ARGIA
Udalekuak egingo ditu UEMAk euskaraz bizi diren gazteentzako

Beste urte batez, uda garairako, Salto! udaleku ibiltariak antolatu ditu UEMAk. Udalerri euskaldunetako gazteak elkartuko dira aisialdiaz gozatzeko. UEMAren helburua da “euskaraz bizi diren gazteek inertziatik kontzientziarako saltoa ematea eta horrekin efektu... [+]


Euskara Ipar Euskal Herrian
Azken sokatirak, hizkuntza politika eraginkor baten alde

2024 urte hastapenean adostuko du ondoko urteetarako hizkuntza politika Euskararen Erakunde Publikoak (EEP). Azken inkesta soziolinguistikoaren emaitzak eta EEPk 2050ari begira egindako aurreikuspenak esku artean, alarma gorria pizturik du euskalgintza sozialak: ezin da orain... [+]


Azkoitiko Udala UEMAko kide izango da

EAJren, EH Bilduren eta Azkoitia Bairen aldeko bozkekin hartu dute erabakia. Udalbatza osatzen duten hamazazpi zinegotzietatik hamaseiren aldeko botoa jaso du Udalerri Euskaldunen Mankomunitatera (UEMA) sartzeko eskaerak.


Eguneraketa berriak daude