Eusko Jaurlaritzak Pedro Sanchezi eskatuko dio Espainiako Estatuan dauden 210 euskal preso politikoak Euskal Herrira gerturatu ditzala.
Euskal Herrian edo hurbil dauden zazpi presondegietan bildu nahi dituzte euskal presoak, Jonan Fernandez Jaurlaritzako Bakegintza eta Bizikidetzarako idazkari nagusiak EITBn adierazi duenez.
Martutene, Basauri, Zaballa, Iruñea, El Dueso, Logroño eta Burgoseko kartzeletan bilduko lituzkete euskal preso politikoak, Espainiako Gobernuak Jaurlaritzaren eskari horri men egingo balio.
Horretaz gain, Fernandezek azaldu du euskal presoei aplikatzen zaien espetxe politikan kontzeptu aldaketa ere eskatuko diotela PSOE-UP gobernuari. Aldaketa horren bidez, presoek “bergizarteratze prozesua” hastea ez litzateke hurbilketarako baldintza.
Fernandezen ustez, hurbilketa ez da presoek jasotzen duten sari bat, “senideekin justizia egitea” baizik.