Juan Ignacio Perez Iglesias
EHUko errektoreak eta Anjeles Iztueta Eusko Jaurlaritzako
Hezkuntza sailburuak EHU finantzatzeko hitzartutako "eredu egonkorraren" berri eman zuten atzo (21) prentsaurrean. Lortutako akordioaren arabera, Eusko Jaurlaritzak 15,3 milioi eurotako mailegua emango dio EHUri, irakasleentzako soldata osagarrien ondorioz metatutako zorra kitatzeko. Horrez gain, soldata osagarri horiek antolatzeko modua ere zehaztu dute akordio horretan.