Jaume Sastrek 40 eguneko gose greba eten du, sostengu taldeko kideek eskatuta

  • Jaume Sastre irakasleak gose greba utzi du. Balear Uharteetan katalanezko hezkuntza kalitatezkoaren aldeko borrokan 40 egunez itsasoko ura baizik hartu gabe egon ostean, astelehen arratsaldean eten du bere protesta baketsua.


2014ko ekainaren 17an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Jaume Sastre astelehen arratsaldean lehen otorduari ekiten, medikuaren zaintzapean. (Argazkia: Vilaweb)

Joan den asteburuan mila lekutatik iritsiak zitzaizkion Llucmajorreko errientari greba eten zezan eskariak, aski urrun iritsia zela borrokan eta orain gizarteak hartuko zuela lekukoa.

Bartzelonan, Elxen eta beste lekuetan katalanezko hezkuntzaren alde burututako manifestazioetan ere omendua zuten Sastreren ahalegina. Atzo, medikuek ohartarazi ostean osasuna arriskuan jartzeko puntura iritsia zela, lagunek eta sostengu taldekoek erregutu zioten utzi zezala baraualdia.

Ara egunkariak egin dion elkarrizketaren bideoan adierazten dute lagunek: "Jaume Sastre konbentzitu dugu gose greba utzi dezan, daramagun borrokan bere behar handia daukagulako". Babesleek Sastreri Twitterren kudeatzen dioten kontuan irakur daitezke Herrialde Katalanetako zoko guztietatik irakasleari bidalitako animo eta eskarizko mezuak.

Sastrek indarberritzeko beharko duen lehenbiziko astea emango du greba egin duen Casa Llarga gune publiko berean, sostengu taldeak prentsaurrekoan azaldu duenez.

Gehitu dute gose greba uzteko eskatzearekin batera maisu zaharrari agindu diotela are gehiago indartu dutela katalanezko eskolaren aldeko borroka. Gatazka piztu da Baleareetako lehendakari Jose Ramon Bauza (PP) bere agintealdiaren lehentasuntzat jarri duenean hango hezkuntza sisteman katalanaren garrantzia urtzea gaztelaniaren eta ingelesaren artean.

 

 

 

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Katalana
2024-02-18 | Cira Crespo
Júlia Ojeda, literatura-kritikaria eta UOC-eko ikertzailea
"Globalizazioaren oldarraldi handiei aurre egiteko diskurtsoak falta zaizkigu"

Júlia Ojeda literatura-kritikariaren ahotsa garrantzitsua da gaur egungo Kataluniako hedabideetan, eta prozesu independentistaren osteko Katalunia birpentsatzen ari den ardatz ugarietako batera hurbiltzen laguntzen digu. Matriotes-eko kide ere bada, “feminista eta... [+]


Bat, txikia eta librea

Carme Junyent hizkuntzalari katalana hil zen pasa den irailean. Hizkuntza-politikari buruz esaten zituenak arretaz segitu ditugu hemen, haren proposamen batzuk noizbait gurean aplikatzera ausartuko ginelako itxaropenez-edo, beharbada. Aho-bizarrik gabe jarduten zuen. Aldizkari... [+]


Europar Batasunean katalana ofizialtzea lehenetsiko du Espainiako Gobernuak, euskararen eta galizieraren aurretik

Manuel Albares Atzerri Ministroak erabilitako arrazoiak dira, besteak beste, katalana lehenesteak prozesua arinduko duela eta katalanak beste bi hizkuntzek baino hiztun gehiago dituela.


Carme Junyent hizkuntzalari katalana hil da

Irailaren 3an zendu da pankreetako minbiziaren ondorioz. Katalanak desagertzeko dituen arriskuez zorrotz hitz egin izan du hizkuntzalariak eta haren mezu gordinek deserosotasun ugari sorrarazten zuten. Azken unera arte borrokatu da bere hizkuntzaren alde. Bizitzako azken uneetan... [+]


2023-08-31 | Ilargi Manzanares
Andorrak gutxieneko katalan maila eskatuko du bertan bizitzeko

Andorrako katalanaren defentsarako lege berriak katalanaren oinarrizko maila eskatuko du bertan bizi eta lan egin ahal izateko. A2 titulua baino maila baxuagoa eskatuko dute.


Eguneraketa berriak daude