argia.eus
INPRIMATU
Jaume Cabré idazleak jasoko du Letra Katalanen Ohorezko Saria

2010ko apirilaren 09a

Jaume Cabré (Bartzelona, 1947) idazle eta filologoak jasoko du Òmnium Cultural erakundeak ematen duen Letra Katalanen Ohorezko Saria, bere ibilbide oparo eta katalanarekiko erakutsitako konpromisoagatik. Eleberri, haurrentzako liburu, saiakera eta antzerki obrez gain, telebistarako dozena bat gidoi idatzi du Jaume Cabrék.