Jasotako babesa eskertzeko unea iritsi zaio Errekaleorri

  • Eusko Jaurlaritzak eta Iberdrolak Errekaleorri argia moztu ziotenetik urtebete igaro denean, agerraldia egin dute auzokideek, bataila hura irabazi izanak ez dituela auzokideak lasaitu gogoratuz. Euskal Herriko irla energetiko handiena izateko jaso zuten babesa eskertzeko -100.000 eurotik gora-, 100 mila esker jaialdia egingo dute igandean.

Artikulu hau CC BY-SA 4.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2018ko maiatzaren 18an - 15:16
Argazkia: Errekaleor

“Errekaleor itzaltzeko asmoarekin etorri ziren orain dela urtebete, edozein argi izpi ezkutatu nahian. Baina hemen jarraitzen dugu”. Errekaleor auzo askera Iberdrola eta Ertzaintza argia moztera joan zirenetik urtebete igaro denean, milaka pertsonei eskerrak emateko agerraldia egin dute auzokideek maiatzaren 18an auzoan bertan. “Pertsona horiei esker auzoa eguzki izpiez hornituta dago, eraikinak egoera hobean daude, paretak inoiz baino koloretsuago eta inoiz baino proiektu gehiago daude”, adierazi dute.

Orain dela urtebeteko argi mozketak helburu politikoa zuela berretsi dute auzokideek. Horretarako, iaz 16 arkitektuk aurkeztutako txostena ekarri dute gogora, etxeen egitura egoera onekoa zela aipatzen zuena. “Baina euren kolpea gure iraultza txikia indartzeko pizgarria besterik ez zen izan”.

Orain, Euskal Herriko irla energetiko handiena da Errekaleor. Elektrizitatearen erabilera %90a jaitsi dutela aipatu dute, “bere burua erreferentetzat duen Green Capital honetan bestelako eredu bat benetan posiblea dela erakutsiz”. Udalari “kroak” egiteko asmoa berretsi dute auzokideek eta hala jarraituko dute.

 

100 mila esker

Ekainaren 3ko manifestazio handia inflexio puntu bat izan zen. Manifestazioaren amaieran, coopfunding bat martxan jarriko zutela iragarri zuten. Helburua 100.000 euro lortzea zen, Euskal Herriko irla energetiko handiena izateko. Orain, euren ekarpena modu indibidualean edo kolektiboan egin zuten eragile eta norbanako guztiei eskerrak emateko unea iritsi da.

Maiatzaren 20an, igandean, egun osoko egitaraua antolatu dute auzoan, bazkaria izanik puntu nagusietako bat – apuntatzeko errekaleorbizirik@gmail.com helbidera idatzi behar da-. Goizetik hasiko dira ekintzak Errekaleorren. Jam Session bat izango da, jateko ugarirekin, eskerrak emateko murala margotzen den bitartean. 14:30ean herri bazkaria ospatuko dute, eta bazkalostean kontzertu batzuk izango dira bertan. Eguzki energiaren instalaziora bisita gidatua egingo da arratsaldean, eta ospakizuna borobilduko duen ekitaldi batekin amaituko da eguna.

Maiatzaren 25etik 26ra izango dira auzoko jaiak, Os ha salido rana lemapean. Aurreko ikasturtean hasi ziren jai hauek antolatzen. Larunbateko eguna izango da potenteena. Auzo askean Zea Mays taldeko hainbat kidek kontzertu askustikoa eskainiko dute, bazkari herrikoia egongo da, Tremenda Jauria taldearekin kunbia doinuak… Egitarau osorik hemen.

Amaitzeko, eta hurrengo egunetako deialdiak gogoratzearekin batera, besarkada bat bidali nahi izan diete Notre-Dame-Des;Landesen dagoen ZADeko kideei eta azkenaldian mehatxatuak izaten ari diren Maravillas eta Errotxapeako lagunei.

Albiste hau Hala Bedik argitaratu du eta Creative Commons lizentziari esker ekarri dugu.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
Gorka Bereziartua
#3
AEK koordinakundea
#4
Ruben Sánchez Bakaikoa
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Errekaleor
Errekaleorren 10. urteurreneko ekintzetan jasandako polizia jazarpena salatu dute

Errekaleor Bizirik auzoaren hamargarren urteurrena ari da ospatzen. Adierazi dutenez, 24 orduan lau identifikazio eta hiru isun jasan dituzte. Isunak mozal legea aplikatuta jarri dizkiete.


Errekaleorrek 10 urte
“Gogoz eta indartsu heldu gara 10. urteurreneko ospakizunera"

2013ko irailaren 3an Gasteizko aldirietako Errekaleor auzoko 26. ataria okupatu zuten Gasteizko EHUren campuseko zenbait ikaslek. Hilabete amaieran ospatuko dute urteurren borobila, talde entzutetsuen kontzertuekin, besteak beste. Hamarkada oso baten gazi-gozoez, Urtaranen... [+]


2023-06-01 | Ilargi Manzanares
Oinharri eskolak herri mugimenduentzako formakuntza eskainiko du Errekaleorren, uztailaren 15etik 23ra

Oinharri eskolak Formakuntza Barnetegia eskainiko du, Euskal Herriko herri mugimenduentzako formakuntza politikoa. Lau urte daramatzate formakuntza ematen, eta beraien metodologia Brasilgo Lurrik Gabekoen Mugimenduan (MST) oinarrituta dago, materialismo dialektikoa ardatz.


2023-02-27 | Hala Bedi
Errekaleorreko etxeak egoera onean daudela berretsi du azterketa tekniko batek

Azterlan hori egiteko, jendea bizi den blokeen egoera, ezaugarri fisikoak eta eraikuntzakoak, balizko arazoak eta bizigarritasunari dagokionez duten egoera orokorra aztertu dituzte, 2022an zehar. EAEko Eraikinen Ikuskapen Teknikoaren ereduari jarraituz egin dituzte blokeen... [+]


Eguneraketa berriak daude