argia.eus
INPRIMATU
Jaso: hiru hilabete borrokan hitzarmen duin baten alde
  • Itsasondoko enpresako langileek manifestazioa egin dute Ordizian: “Igoera ekonomikoen gainetik eskubide sozialak nahi ditugu”. Hiru hilabete daramate greba mugagabe partzialean.

ARGIA @argia 2017ko martxoaren 02a

Jaso Industrial enpresako langileek hamaikagarren manifestazioa egin zuten asteazkenean Ordizian, euren lan baldintzak duinduko dituen hitzarmena eskatzeko.  Hamasei hilabete daramate negoziatzen, baina oraindik ez dute lortu egoera desblokeatzea.

Abenduaren 1ean “greba mugagabe partziala” hasi zuten Itsasondoko lantegian, eurei eskaerei indarra emateko. Enpresa-batzordeak azaldu duenez helburu nagusietako bat da enpresa barruan dauden “diskriminazio egoerekin amaitzea”. Tailerretako eta bulegoetako langileek eskubide sozial berak izatea nahi dute, soldaten homogeneizazioan sakonduz, besteak beste.

“Langileok, historikoki izan den moduan, Jaso enpresa aurrerakoi bat izaten jarraitzea nahi dugu –dio enpresa batzordeak– eta horregatik, derrigortuak gaude elkar ulertzera bai hitzarmen honetan eta baita etorkizunean ere.