Praileaitzen Lagunak elkarteko kideek prentsaurrekoa eskaini zuten atzo (26) Donostian. Eusko Jaurlaritzari"okerrak zuzendu" eta "jarrera aldatzeko" eskatu zioten: "Sinetsi nahi dugu Miren Azkaratek ere, geuk bezala eta mundu osoko hainbeste zientzialarik bezala, ikusiko duela Praileaitz mendiak gaur duen hegi osoa erabat salbatu behar dela, Praileaitz I aztarnategiaren kontestua delako, gure komunitatearen ondarea".