Leioatik! proiektu komunikatiboak “Euskal kazetaritzaren egungo egoera” mahai-ingurua antolatu du EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien fakultateko auditorioan. Estitxu Eizagirre ARGIAko kazetari eta zuzendaria, Axier Lopez ARGIAko multimedia arduraduna eta Idurre Eskisabel EHUko irakasle eta kazetaria batu dituzte gaiaren inguruan hitz egiteko.
Leioatik!-ek bi urte bete berri dituela ospatzeko antolatu dute gaurko mahai-ingurua. Webgunea goitik behera berritu dute eta ostegun honetan Bilboko 7katu gaztetxean eginen duten jaialdiarekin amaituko dute urteurrenaren ospakizun hilabetea.
Bihar, EHUko Leioako campuseko Euskara Sareak 1.272. kilometroan korrika eginen dute. Leioatik!-eko kideak bertan egonen dira ere euskaraz ikasi eta bizitzearen alde.