argia.eus
INPRIMATU
Jarraipen zabala eta mobilizazio jendetsuak hiriburuetan, hezkuntza publikoko bigarren greba egunean
  • EAEko hezkuntza publiko ez-unibertsitarioan bigarren egunez greba egin dute jarraian eta sindikatuek emandako lehen datuen arabera jarraipena zabala izaten ari da. Hiriburuetan manifestazioak egin dituzte eguerdian.

ARGIA @argia 2018ko martxoaren 15

ELA sindikatua izan da osteguneko greba egunaren datuak ematen lehenetakoa. Sindikatu honek hezkuntzako sektore guztietan zuen deituta lanuztea STEILAS-ekin batera eta azaldu duenez astezkenekoaren paretsua izan da jarraipena: irakaskuntzan %75, heziketa berezian %60, haurreskoletan %30 eta sukalde eta garbiketako langileen artean %65.

LABek beste datu batzuk eman ditu ordea: irakasleen artean %70 izan da jarraipena bere esanetan. Sindikatu honek soilik irakasleen artean deitu du greba bi egunotan eta ordezkarien gehiengoa duen beste hiru kolektiboetan ez, horrek desadostasunak eta tentsioa sortu du sindikatu deitzaileen artean.

Eusko Jaurlairtzako Hezkuntza sailaren arabera, berriz, bigarren egunean grebarekin bat egin duen jende kopurua zertxobait altuagoa izan da, baina sindikatuek emandako datuetatik oso urrun dago hala ere: %42,9 irakasleen artean, %24,5 heziketa berezian, 17,1 garbiketa eta jangelan, %15,6 haurreskoletan 

Nolanahi ere, batzuk zein besteak Eusko Jaurlaritzako arduradunei zuzendu zatzaizkie eta erantzunik jaso ezean bide beretik jarraituko dutela ohartarazi dute: "Ibilbidearen amaieran gaudela uste duten horiei, argi eta ozen esan nahi diegu bidearen hasieran besterik ez gaudela. Hezkuntzan paradigma aldaketa dugu jomuga", adierazi du LABek

ELAk berriz, sektore guztientzako irtenbidea aldarrikatu du: "Bi egun hauetan hezkuntza publikoko sektore ezberdinetako langileen gehiengo zabalak argi erakutsi dute Jaurlaritzaren proposamenak ez dituztela nahikotzat jotzen, ez diotelako hezkuntza publikoko sektore bakoitzak dituen arazo larrienei erantzuten ez eta aplikatutako murrizketak atzera botatzen ere".

Manifestazio jendetsuak

Asteazkenean Eusko Jaurlaritzaren Gasteizko egoitza aurrean bildu zituzten indarrak hezkuntza publikoko langileek, ostegunean berriz eguerdian hiriburuetan egindako manifestazioekin erakutsi dute giharra:

<