argia.eus
INPRIMATU
Eragin handiena industrian eta eraikuntzan izan du grebak
  • Sindikatuek emandako datuen arabera, Greba Orokorra eraikuntzan eta industrian izaten ari da eragin handiena, metalgintzan batez ere (%50-60koa Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan). EAEko datuei dagokienez, jarraipena %50koa izan da Bilboko Metroan; %55ekoa Sidenorren; %100ekoa Loiuko aireportuaren aparkalekuan; %100koa Zamakonan eta Santurtziko eta Pasaiko portuetan; eta %40ekoa Correosen. Nafarroan grebaren jarraipena zabalagoa izan da. CCOO eta UGTk emandako datuen arabera, %70ekoa izan da.

2012ko azaroaren 14a
Europako hainbat herrialdetan egingo dituzte gaur mobilizazioak. Irudian, Malagako (Espainia) pikete talde bat, Mercamálaga enpresaren ateetan.

Nafarroan, Landabengo lantegia (VW) "geldirik" dagoela esan du UGT sindikatuak. Beste datu batzuk: %100eko jarraipena SAS Autosystemtechnik-en eta FCC Logistican; %95ekoa Nacesan (Tutera); %85ekoa Tecnoconforten; %70ekoa TRW Automotiven; %50ekoa Liebherren; %30ekoa Aceralia Transformadosen (Lesaka) eta Aceralia Tubos de Beran; %50ekoa Magnesitas Navarrasen eta %35ekoa Georgia Pacificen.

Grebaren jarraipena egingo dugu, Euskal Herrian eta Europa mailan gertatzen ari diren mobilizazioen berri emateko: