Jakoba Errekondok eta Mattin Martiarenak 'Altza Porru' aurkeztuko dute ostegunean Donostian

  • Jakoba Errekondok eta Mattin marrazkilariak Altza Porru komiki liburua aurkeztuko dute ostegunean, hilak 26, Ategorrietako (Donostia) Iturritxo jatetxean, 19:00etan.


2017ko urtarrilaren 25an - 10:03

Komikian parte hartdu duen marrazkilarietako bat da "Mattin" Martiarena; Ainara Azpiazu “Axpi”, Joseba Larratxe, Antton Olariaga, Asisko Urmeneta, Zaldieroa, Unai Iturriaga eta Unai Gaztelumendi dira gainerakoak.

Altza Porru komiki-liburuaz gehiago jakiteko, ARGIAren erreportajea ikus dezakezue:


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Altza Porru
2017-01-03 | ARGIA
'Altza Porru' komiki liburua aurkeztuko da asteazkenean Hernanin, Ainara Azpiazuren 'Arian Arian' erakusketaren barruan

Baratzea gaitzat hartuta Jakoba Errekondok eta zortzi marrazkilarik egindako Altza Porru komiki liburua aurkeztu da urtarrilaren 4an Hernaniko Biteri Kultur Etxean, 19:00etatik aurrera. Ainara Azpiazu Axpi hernaniar irudigilearen Arian Arian erakusketaren barruan egingo da... [+]


2016-12-18 | Garazi Zabaleta
Jakoba Errekondo Saltsamendi
"Etengabeko festa izan da liburuaren sortze prozesua"

Altza Porrun ikusi zaitugu Jakobian eraikineko jabe, intxaurrondo bihurtzen den superheroi moduan… Ez al zaituzte gehitxo xaxatu marrazkilariek?


Ezetz esango nuke. Nik dagoeneko lagun ditut komikilari horiek, eta badakizu zer pasatzen den lagunekin… Liburu... [+]


2016-12-11 | Garazi Zabaleta
"Txikitatik daukat barrazkiak egiteko ohitura"

Barazkiak supermerkatuan erosketak egiten, tabernan urtikalimotxoak edaten, Su Ta Sagar entzuten… Ez al da gehiegizkoa?


Gehiegizkoa guk daramagun bizimodu hau iruditzen zait, halako abiaduran. Itxuraz, komikian barazkiek mundu kaotikoa adierazten dute, baina... [+]


2016-12-04 | Garazi Zabaleta
Unai Iturriaga Zugaza-Artaza:
"Bertsotan egiteak eta marrazteak duten antzekotasun bakarra, sortzen didaten erretzeko gogoa da"

Altza Porrun parte hartu duzun arren, komiki-kontakizun osorik ez duzu egin gainontzeko marrazkilariek ez bezala. Zentsuratu egin al zaitu Jakobak?

Banekien jakin Jakobak ni zentsuratzeko asmoa zeukala eta horregatik, neure buruari inportantzia emanez, erabaki nuen aukera... [+]


2016-11-27 | Garazi Zabaleta
Unai Gaztelumendi:
"Izan al dugu inoiz porruak ereiten dakien lehendakaririk?"

Baratzegintzak eta politikak bat egin dute zure komikian. Lotura surrealista xamarra.

Jakobari entzun nion behin baratzeaz ulertzen ez duena ez dela euskaldun kultua. Zer pentsatua eman zidan horrek. Halako batean Urkulluren mitin baten zati bat bota zuten ETBn, eta bere... [+]


Eguneraketa berriak daude