Mikel Iturbe: "Katalanezko Wikipedia bi urtean 25.000 sarreratik 100.000ra igaro da, Generalitateak eskoletan emaitza onekin txertatu duelako. Berdin egingo bagenu, eta eskoletan zabaldu.... Ez bakarrik Wikipedia handitzeko. Ikasleentzat ere Interneteko tresna gero eta baliagarriagoa da".
Josu Goñi: "Beste entziklopedia batzuetan edo komunikabide batzuetan beti egoten da ideologiaren bat. Hemen, hala izan beharko luke behintzat, iritzi asko aurkezteko aukera dago, eta nahiz eta artikulua iritzi batekoa izan, beti ager daiteke azpiatal bat: kritikak. Eta beti agertzen da. Hala ere, neutraltasunez jokatzen saiatzen gara".
(2008-04-24)