argia.eus
INPRIMATU
Jaki ultra-prozesatuak jateak heriotza arriskua handitzen duela ondorioztatu du Nafarroako ikerketa batek
unibertsitatea.net @@uninet_ataria 2019ko ekainaren 07a
Irudia: Pixabay

Albiste hau Unibertsitatea.net atariak argitaratu du eta Creative Commons
lizentziari esker ekarri dugu.

15 urte (1999-2014) iraun duen proiektua izan da eta 19.899 boluntariok parte hartu dute, 12.133 emakumek eta 7.786 gizonek. Emaitzek zera erakutsi dute: jaki ultra-prozesatuen lau atal egunean jaten dituztenen heriotza arriskua % 62 batean hazten dela eta beste % 18 bat gehitu behar zaiola gaineratzen den errazio bakoitzeko.

Elikagai ultra-prozesatuak osagai findu eta sintetizatuekin sortzen direnak dira, ez dute antzeman daitekeen osagai osorik ezta nutrizio-kalitaterik. Hala ere kontsumitzailearentzat erakargarriak dira prestaketarik eskatzen ez dutelako, kontsumitzeko erosoak direlako eta oso zaporetsuak direlako. Adibide batzuk dira esaterako azukredun freskagarriak, hestekiak, azukredun esnekiak, gailetak, opilak, gosaritarako zerealak...