"Duela urte batzuk Euskal Konfederazioak proposatuta herriko etxe batzuk hasi ziren langileak euskalduntzen. Ondorioz, egia da sortu direla hainbat herriko etxetan langileekin taldeak euskalduntzeko edo alfabetatzeko. Orain EEPri dagokio hori garatzea. Kostaldean, Baionan, Biarritzen... eskaera ari da antolatzen eta hori da elementu berria. Bai herriko etxeetako eta baita Kontseilu Orokorreko langileei ere proposatu zaie euskara ikastea eta frankok erantzun dute. Herriko etxe batzuetan euskara lanean ere erabiltzea proposatu zaie. Alde horretatik aldaketa izan da, bai, eta eskaera nabari dugu".
http://www.argia.eus/argia-astekaria/2126/hiztun-pasiboak-bai-baina-osoak-ez-ditugu-sortzen