argia.eus
INPRIMATU
Jaizkibel konpainiak Hondarribiko Udala eta Herrizaingo Saila kritikatu ditu
  • Jaizkibel konpainia parekideak joan den larunbatean (irailak 8) Hondarribiko alardean gertatutakoak kritikatu ditu. Idoia Mendia Herrizaingo sailburua eta Aitor Kerejeta Hondarribiko alkatea salatu dituzte izan duten jarreragatik. Arratsaldean Alde Zaharrean istiluak izan ziren, eta konpainiaren iritziz, Ertzaintzak Jaizkibel konpainiaren aurka egin zuen.

2012ko irailaren 11
Hondarribiko alardeko tentsio une bat. Argazkia: Aitor Kaltzakorta.

Izaskun Larruskain Jaizkibel konpainiako kapitainak esan duenez, larunbat goizean plastiko beltzez estalitako kalean igaro behar izan zuten, nahiz eta Herrizaingo Sailak hitza eman zien ez zela horrelakorik izango. Haurrak eraman zituzten desfilera. Larruskainen iritziz, arratsaldean plastiko beltzen atzean zegoen norbaiten bultzakada baten ondorioz hasi ziren istiluak. Tentsio une haietan Ertzaintzak konpainia parekidearen kontra egin zuela dio Larruskainek.

Jaizkibel konpainiak Aitor Kerejeta Hondarribiko alkatea kritikatu du, ez duelako sekula salatu Alde Zaharrean gertatzen dena eta Alarde Fundazioari desfilatzeko baimena ematen diolako. Idoia Mendia Herrizaingo sailburuaren aurkako hitzak ere izan ditu konpainia parekideak: "Berdintasunaren alde urteetan egin dugun lanagatik Emakunde Saria eman zigutenean gurekin egon zen, eta orain hau guztia onartzen du?".

Informazio gehiago:

Larruskainekin hitz egin zuen atzo goizean Euskadi Irratiak. Entzun bere adierazpenak: