Jaiak genero ikuspegitik aztertzeko gakoak proposatu ditu UEUren azken liburuak

ARGIA @argia
2017ko maiatzaren 19a
Iru˝eko sanferminak 2012. Argazkia: es.paperblog.com

Jaia plazerarekin eta subertsioarekin lotzen da. Jai giroa dantza, alaitasuna, barrea da, baina jaiak ere gizartearen isla dira, eta genero harremanetako gatazkak ere hortxe agertzen dira. Liburuaren egileentzat jai eremua azterketarako esparru pribilegiatua da, batetik, genero ikuspegitik gizartean orokorrean ematen diren gatazkak hor ere badaudelako, eta bestetik, egoera horiei aurre egiteko eta bestelako harremanak eraikitzeko ahaleginak ikus daitezkeelako.

Ahots asko, eta beraz, modu askotako gogoetak ageri dira liburuan. Besteak beste ondokoak dira egileak: Egileak: Miren Guilló Arakistain (Koord), Maggie Bullen, Xabier Kerexeta, Mari Luz Esteban, Onintza Enbeita, Beatriz Moral, Miren Gaztañaga, Laura Muelas, Iraitz Lizarraga; Miren Aranguren, Maider Fernandez eta Leire Lopez (Mefst!); Idoia Arraiza, Oihana Etxebarrieta eta Idoia Trenor (Emagin eta EHBF); Maria Ajuria eta Araitz Rodriguez (Farapi Koop. Elkartea); Kattalin Miner eta Ana Txurruka (Medeak); Mireia Delgado eta Isabel de Blas (Eragile moreak); Pili Alvarez eta Marta Luxan (Joxemi Zumalabe); Elena Garcia (Mamiki konpartsa); Maitane Maritorena, Aitziber Zapiain, Elurre Iriarte, Garbiñe Elizegi,Edurne Arrieta (Plazara dantzara).

Kanal hauetan artxibatua: Generoa  |  Feminismoa  |  Jaiak  |  UEU

Generoa kanaletik interesatuko zaizu...
2018-04-23 | Hala Bedi
Amorrua, haserrea eta autodefentsarako deia kalera Gasteizen

Gizon batek, apirilaren 20an bi emakume erail ostean, Gasteizko Mugimendu Feministak gogor salatu ditu azke hilketa matxista hauek Arabako hiriburuan egin duten mobilizazio jendetsu batean. Andra Maria Zuriaren plazan hasi eta leku berdinean amaitu den manifestazioak milaka lagun bildu ditu, amorrua eta haserrea kalera ateraz.


2018-04-20 | ARGIA
Bi emakume hil ditu Gasteizen gizon batek

Gizon batek bere bikotekide ohia eta horren ama hil ditu Gasteizen. Ondoren, bere buruaz beste egiten saiatu ostean, Ertzaintzak atxilotu eta ospitalera eraman dute zaurituta.


Maskulinitate berriak gaurko gizartean
MULTIMEDIA - solasaldia

Xabi Odriozolak Zumarragako Zelai Arizti kulturetxean emandako hitzaldia duzue honakoa, 2018ko apirilaren 13an Zumarraga-Urretxuko Gizon taldeak antolatuta.


Donostiako kaleen %7k baino ez du emakume izena

Donostiako kale eta plazen izenak gizonenak dira. 877tik, 282k gizonen izenak dituzte, eta 63k besterik ez emakumeenak. Donostiako udalbatzak neurriak hartuko ditu arrakala orekatzeko.


2018-04-01 | Igor Agirre
Pentsio duina: denon lanak, denon eskubidea

Euskal Herriko pentsionistak kalera irten dira pentsio duinak aldarrikatzera. Bosgarren urtez jarraian, Hego Euskal Herriko erretirodun eta alargunek %0,25eko igoera jasoko dute beren ordainsarietan. Gutxieneko pentsioa 1.080 euroan jartzearen beharra azpimarratu dute, pentsiodun askok –nagusiki 65 urtetik gorako emakumeek– bizi duten pobrezia egoera salatuz.


2018-03-25 | Garazi Zabaleta
Saharako egarria asetzeko, emakumeek dute giltza

Jakina da gizakiok eta izaki bizidunok bizitzeko nahitaezko dugula ura. Nazio Batuen Erakundeak ere gizaki guztiok ura izateko dugun eskubidea txertatua du bere oinarrietan. Baina, nola bizi dute eskubide hori, esaterako, Hamadako desertu idorrean bizi direnek? Saharako errefuxiatu kanpamentuetan kalitatezko ura lortzeko zailtasunek erronka bihurtu dute herritar guztiek urerako sarbidea bermatua izatea. Horretarako laguntza lanean dihardu Arabako SEADen Lagunen Elkarteak.


Lurdes Gabarain, maratoi bat bukatu zuen Euskal Herriko lehen emakumea

Lurdes Gabarain izan zen lehen euskal emakumea maratoi bat bukatzen; txikitatik txikikeriak ez diren kontuekin hazi eta hezi behar izan zuen tolosarrak.


2018-03-23 | Estitxu Eizagirre
Women Over 65 the Poorest in the Basque Country

A pension of less than 1,080 Euros. That is the figure which the Pentsionistak Martxan (Pensioners on the March) platform has set forward as the lowest dignified pension, and on 17th March tens of thousands of people demonstrated in the main Basque cities in support. The people furthest from that objective in the Basque Autonomous Community (Araba, Bizkaia and Gipuzkoa) are women.


2018-03-21 | ARGIA
Los Explosivos taldearen kontzertua bertan behera, eraso matxista batengatik salatuak izan ostean

Gasteizko Hell Dorado aretoak bertan behera utzi du larunbaterako aurreikusia zuen Los Explosivos talde mexikarraren kontzertua. Aretoko arduradunei jakinarazi zieten musikarietako batek bikotekidea eraso zuela, ospitalera eraman behar izateraino. Musika-taldearen agentziak ez du informazioa ezeztatu eta horregatik hartu dute erabakia, Hala Bedik argitaratu duenez.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude