"Jai Gunea muntatuko dugu, herritarrok jaien protagonista nagusiak izanen gara"

  • Gora Iruñeak aurtengo Sanferminetako egitarauaren zati bat aurkeztu du gaur, eta webgune berezi bat zabaldu dute informazioa emateko eta diru ekarpenak jasotzeko.

Artikulu hau egilearen baimenari esker ekarri dugu.

2015eko maiatzaren 29an - 10:44

2015eko Sanferminetarako hilabete eta gutxi falta den honetan, datorren uztailean Jai Gunea muntatuko dela iragarri dute Gora Iruñea plataformako kideek. Iruñeko Udalari duela aste batzuk euren asmoen berri eman zioten. "La Runa parkeko orubea gurea egin eta bertan bestelako jai eredu bat garatuko dugu. Egun, Iruñeko Udalaren erantzunaren zain gaude, espazio hori lehiaketara atera baitzuen. Gu ez gara lehiaketara aurkeztu, ez baitugu uste hori bidea denik hiri honetako jaiak antolatzeko", esan dute gaurko prentsaurrekoan.

Iruñeak Sanferminetako "benetako mahaia" behar duela azpimarratu dute, "guztion artean nahi ditugun Sanferminak antolatu nahi ditugulako". Eman daiteken aldaketarekin batera, 2016ko Sanferminen prestaketa eta antolaketa "guztion arteko elkarlanaren bidez" emanen dela ziur daudela ere aipatu dute.

Zentzu horretan adierazi dute 2016an ez dutela Jai gunerik nahi. "2016an hiri osoa Jai Gune herritarra izanen da, herritarrok Iruñeko Udal berriarekin batera gure hiriko jai garrantzitsuenak prestatuko ditugulako", esan dute.

Aurtengo egitarau "anitza eta oparoa" izango dela ere iragarri dute, bai Jai Gunekoa eta baita kalekoa ere. Aurten ere eragile herrikoiek emanen diote jaiei puntu interesgarriena eta 300 ekitalditik gora eskainiko dituzte.

Jai Guneari dagokionez Sanferminetan Txiki Gune bat izanen da, egunero 12:00etatik 20:00etara irekita egonen da etengabe eta egunero ekimen kulturalak antolatuko dira adin desberdineko umeak elkarren artean jolasten diren bitartean ikas dezaten. Umeei zuzendutako tailerrak eta ikuskizunak egunero ere izanen dira, aurten Irrien Lagunak, Porrotx, Ene Kantak eta beste asko egonen dira. Eta Uztailaren 8an Txiki Eguna ospatuko da, egun osoan zehar txikiei zuzendutako egitarauarekin.

Jai Gunean ere euskal kulturaz gozatzeko aukera izanen da. Aurten Jon Maia,  Uxue Alberdi edota Aimar Karrika bertsolariekin abesteko aukera izanen baitira. Hutsun taldeak ere txalaparta ikuskizuna eskainiko du, eta honetaz guztiaz aparte beste hamaika ekimen ere izanen dira. Kultura aniztasuna eta jatorri desberdineko ohiturak ikasi eta jaki desberdinak dastatzeko  aukera ere izanen da,  Pais Valenciá-tik etorriko diren lagunei esker, paella jate herrikoi bat eskainiko baitute eta bastoners, dulzainas, pelotaris eta demonis ikuskizunak ere.

Sukalde zerbitzu ekologikoa eskainiko dute aurten ere. Lakabeko lagunek bertako produktu ekologikoekin lan egiten dute eta kalitatea bermatua egonen da. Eta musika talde potenteenak ere Jai Gunean izanen dira beste behin ere. Zerbait aurreratu dute: Gatillazo, Zea Mays, Ze esatek, Yo no las conozco, S. Curro y Papa Wilson, Dj Sohai...

"Hau guztia posible egiteko herritar guztion laguntza eta babesa behar beharrezkoa dugu", esan dute, eta txandak osatzeko izena emateko deia zabaldu dute. Bestetik, iruindar eta herritar guztion babes ekonomikoa behar dutela ere azpimarratu dute. "Sanferminak aurrera eraman ahal izateko herritarron ahalegin ekonomikoa beharrezkoa dugu. Jai Gunea doako gunea da, baina bertan muntatu eta prestatzen ari garen egitarauak aurrekontu bat du. Eta horregatik laguntza eskatzen dizuegu, proiektu hau aurrera atera ahal izateko". Horretarako, eta Sanferminen gaineko informazio guztia zabaltzeko, www.sanferminak.eus webgunea ireki dute.

Oharra: Albiste hau Ahotsa.info gunetik ekarria da lizentzia libreei esker. Originala ikusi hemen.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Jai herrikoiak
Diego Yllanesi ukatu egin diote haren inguruko albisteak ezabatzea

Nagore Laffagen hilketaren harira, Diego Yllanesek ahaztua izateko eskubidea aldarrikatu du. Espainiako Auzitegi Nazionalak eskaerari uko egin, eta erabaki du informazio eta adierazpen askatasuna gailentzen zaizkiola.

 


Ehun bat eragilek Mugimendu Sozialistak txosnetan parte hartzea defendatu dute

"Mugimendu Sozialista gure herriaren errealitate politiko eta sozialaren parte da, eta ideologia baztertzailerik ez duen beste edozein eragilek bezala, espazio zabaletan eta jai herrikoien antolaketan parte hartzeko eskubidea dauka", adierazi dute oharrean. Makina bat... [+]


2024-02-14 | ARGIA
Ertzaintzak begia larri zauritu dion gaztearen aita
"Ez da bidezkoa, hamasei urte ditu; bada garaia gauzak aldatzeko eta asko gainera"

Villabonako Berdura plaza bete dute herritarrek otsailaren 13 iluntzean, Tolosako inauterietan Ertzaintzak gazte bati begia larri zauritu ziola salatzeko. Bere aitak azaldu ditu begian dituen lesio larriak eta Ertzaintzaren jokabidearekiko haserrea plazaratu du: "Ez da... [+]


Irungo inauterietako kartel irabazlea adimen artifizialak egina dela salatu dute

Irungo inauterietako kartel lehiaketa irabazi duen gizonak adimen artifizial bidez sortu du irudia, ziurtatu du Luis Doviso diseinatzaileak: “Iruzur egin du, bere burua egiletzat aurkeztu duen pertsonak ez duelako kartela egin, makina batek baizik”. Jakin gabe,... [+]


Eguneraketa berriak daude