argia.eus
INPRIMATU
Jai ereduari buruzko hausnarketa sustatuko du Zirikatzen! kolektiboak
  • Ikasturte berriarekin batera, Deustuko Zirikatzen! kolektiboak bere hurrengo proiektua jarri du martxan. "Oraingo honetan, jai ereduaren inguruko hausnarketa" mahaigaineratuko du.  

Uriola.eus @uriolaeus 2016ko urriaren 11

 

Euskal Herriko hainbat txokotan "denbora luzez askoren ahotan dagoen gaia" da jai ereduarena, eta eztabaida horretan "gure harri koskorra" jarri nahi dute Zirikatzen! kolektiboko kideek. 

Horretarako lau mahai-inguru antolatu dituzte urriaren 18, 20, 25 eta 27an. "Esposaketa labur batzuk egongo diren arren, ahalik eta eztabaida horizontal, zabal eta parte-hartzaileena" lortzea nahi dute.

Mahai-inguruetan, besteak beste, hizketagai izango dituzte drogak, musika, auzo/herrietako jaiak eta hiriburuetako jaiak.

Partaideen artean jaiak hurbiletik eta barrutik ezagutzen dituzten hainbat lagun daude, esaterako, musikariak eta jai batzordeetako ordezkariak. 

Jardunaldi guztiak Deustuko Gazte Lokalean izango dira, 19:00etan hasita.

Albiste hau Bilboko Uriolak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra