Izen handiko 25 estatubatuarrek 'Free Otegi' kanpainarekin bat egin dute

  • Noam Chomsky hizkuntzalaria, William Ramsey AEBtako fiskal ohia eta Alice Walker idazleak besteak beste babestu dute “Free Otegi Free Them all” Arnaldo Otegi kaleratzeko dokumentua.


2015eko uztailaren 16an - 12:27
Asteazkenean "FreeOtegi Free Them All" kanpainean jaso diren atxikimenduen berri eman zuten Donostiako Aquariumean (Argazkia: ArnaldoOtegi.com)

Asteazkenean Joseba Zulaika, Nevadako Unibertsitateko Basque Studieseko zuzendaria eta Laura Mintegi EHUko irakasleak jakitera eman dituzte atxikimendu berrien zerrenda. Idatzian Otegik gatazkaren konponbidearen alde egindako pausuak nabarmendu dituzte.Sortuko idazkari nagusiak  gatazka armatua elkarrizketara eramateko bideari ekin ziola esan dute sinatzaileek. Honez gain Euskal Herriko gatazkaren ondorioz preso dauden ia 500 presoen “dispertsioa eta inkomunikazioa” salatu dute, eta beraien Euskal Herriratzea eskatu.

Joan den martxoan iragarri zen Bruselan “Free Otegi, Free Them all” Bateragune Auziaren barnean kondenatuta daudenen aldeko askatasun kanpaina abiatu zutela.  Pepe Mujika Uruguaieko presidente ohia, Ken Livingstone Londresko alkate ohia, Laila Zana Kurdistaneko diputatua eta Desmond Tutu Hegoafrikako Nobel  Saria izan ziren dokumentua sinatu zuten pertsona garrantzitsuenetako batzuk.  

“Free Otegi, Free Them all” kanpainak atxikimendu ugari jaso bai Euskal Herrian bai nazioartean.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskal preso politikoak
26 urteko espetxealdia atzean utzita aske da Iñaki Garces otxandiarra

Astelehenean jakinarazi du albistea Etxerat elkarteak. Otxandioko preso politikoa baldintzapeko askatasunean zegoen 2023ko martxoaz geroztik.


Euskal preso eta iheslari politikoen aldeko jaialdia egingo dute Ezpeletan larunbatean

Kontzertuen bidez euskal preso eta iheslariak laguntzea da xedea. Aurten, Rakatapunk, Xutik eta Esne Beltza dira egitarauan.


2024-01-15 | ARGIA
Espetxe politikan salbuespeneko arauak desagertzeko exijitu dute 68.000 lagunek Bilbon

Hamarnaka mila lagunek Bilboko kaleak bete dituzte larunbatean, euskal preso politikoen eskubideak betearazteko eskatzeko manifestazioan. Sarek gogorarazi du ez direla pribilegioak eskatzen ari eta azpimarratu du “euskal gizarte pluralaren ahalegina” ezinbestekoa... [+]


Eguneraketa berriak daude