argia.eus
INPRIMATU
Izaskun Etxebeste irundarrak irabazi du Nikanor Zabaleta beka

2006ko uztailaren 11

Izaskun Etxebeste 22 urteko biolin-jotzaile irundarrak irabazi du Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Kutxak emandako XIII. Nikanor Zabaleta beka. Etxebestek 12.000 euroko laguntza jasoko du goi mailako ikasketak egin ahal izateko. Musikari gaztea Amsterdamera joango da biolin ikasketetako bigarren zikloa egitera. Keiko Wataya izango du irakasle.