Izaskun Abaigar (Etxerat): “Eskertuak gaude Bruselan izan dugun harrerarekin”

  • Izaskun Abaigar Etxerateko Arabako koordinatzailea da eta astelehenaz geroztik Bruselan da  elkarteko ordezkaritza batekin. Pozik da egin dieten harrerarekin eta ondo hartu dituztela adierazi digu.


2015eko martxoaren 04an - 13:48
Izaskun Abaigar, Bruselan. (Arg: Etxerat)

Zein helbururekin joan zarete Bruserala?

Espainia eta Frantzia Legebiltzar honetako kide dira eta giza eskubideen aldeko hainbat itunen sinatzaile ere bai. Horregatik, gure testigantza zuzena ekarri nahi dugu Bruselara eta bertan salatu bizi dugun eskubideen urraketa.

Nolako harrera izaten ari zarete?

Harrera ona. Euskal Herrian gure egoeraren berri eman eta berau salatzeko konplexua dugu hainbatetan, baina gu eskertuak gaude hemen izan dugun harrerarekin. Gure egoeraren berri eman diegu hainbat parlamentari eta ordezkariri, txostenak ekarri dizkiegu eta haiek jakin minez ikusi ditugu, gurekin lan egiteko prest.

Ba al dute lehenagotik euskal preso eta senideen egoeraren berri?

Beste batzuetan ere egon gara Bruselan senideak eta askok jadanik badute euskal presoen egoeraren berri. Arazoa nola garatu den interesatzen zaie eta zein den orain presoen egoera. Egoerak bere horretan dirauela erantzuten diegu, eta hainbatetan okerrago. 25 urte dira  sakabanaketari ekin zitzaiola eta batzuek ondo ezagutzen dute gaia. Hemen badira euskal preso politikoen ordezkariak bisitatzea eskatzen duten flamenkoak, baina ez diete horretarako baimenik ematen.

Posible ikusten duzue Europako Legebiltzarrean sakabanaketaren aurkako ekimenik aurkeztea?

Hazia landatzera etorri gara orain eta ekimen parlamentariorik egiten bada beste urrats batean izan beharko da. Orain borondateak neurtzen dira, nor dagoen zerbait egiteko prest, batzorderen bat sor litekeen… Baina uste dugu posible izango dela zerbait egitea, ikusi beharko da zein formarekin, adierazpen bat, testu bat eta atxikimendu bilketa…

Izan duzue oztoporik bidaian eta elkarrizketetan.

Oraingoz ez. Batzuetan Estatuko ordezkariak saiatu izan dira gure lana oztopatzen, baina oraingoz kolore guztietako ordezkariekin bildu ahal izan dugu.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Espetxe politika
2023-12-07 | Ahotsa.info
Karmele Solaguren sakabanaketa politikaren biktima gogoratu dute Barañainen

Bere heriotzaren 19. urteurrenean, Karmele Solaguren gogoratu dute bere omenez herrian jarritako monolitoaren aurrean. Solaguren kotxe istripu batean hil zen, bere semea Ekain Gerra Madrilgo espetxe batera bisitatzera egindako bidai batean. Solaguren bezalako biktimen aitortza... [+]


Sara Fernandez preso politikoen senidea biktima gisa aitortzea eskatu dute

“Sara gogoan” plataformak preso politikoen senidea motibazio politikoko “biktima gisa” ofizialki aitortzeko beharrezkoak diren mekanismoak antolatzeko eskatu die Nafarroako erakunde nagusiei. Hura omentzeko memoria ekitaldia egingo dute azaroaren 28an.


2023-11-06 | ARGIA
Espetxera itzularazi ditu Auzitegi Nazionalak Juan Carlos Subijana eta Joseba Borde euskal preso politikoak

Subijanaren eta Borderen kasuan bigarren aldiz, Basauriko espetxeak onartutako hirugarren gradua lehengoratu du Espainiako Espetxe Zaintzako Epaitegi Zentralak. Subijana preso arabarra larriki gaixo dago. Sarek “atsekabea eta haserrea” adierazi ditu, eta... [+]


2023-10-02 | ARGIA
Azpiegitura gabezia nabarmendu du Jaurlaritzak espetxe-kudeaketaren biurteko balantzean

Urriaren 1ean bi urte bete dira Eusko Jaurlaritzak EAEko espetxeen kudeaketa bere gain hartu zuenetik. Bi urteko balantzearen txostena argitaratu berri du. 1.577 pertsona daude preso. %86 daude zigortuta, %8 emakumeak dira eta %31 hirugarren graduan daude. Euskal Espetxe... [+]


2023-08-21 | Ilargi Manzanares
Sare Herritarrak Auzitegi Nazionalaren jarrera "oztopatzailea" salatu du

Fiskaltzat euskal presoen gradu progresioen hiru laurdenei errekurtsoa jarri diela salatu du. Martxan diren salbuespeneko politikekin bukatzeko beharra aldarrikatu du presoen eskubideen aldeko plataformak.


Eguneraketa berriak daude