Izarrako Gaztaetxea, husteko zorian

  • Lehen urteurrenaren bueltan, astebururako aurreikusitako ekintzak tokiz aldatzea erabaki dute.

Artikulu hau CC BY-SA 4.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2018ko urtarrilaren 25an - 10:45

Epaiak ez du atzera bueltarik. Orain dela urtebete Izarrako San Vicente kalean okupatutako eraikina husteko behin betiko agindua jaso zuten pasa den ostiralean Gaztaetxe proiektuko bultzatzaileek, eta, hortaz, ohartarazi dute une batetik bestera heldu daitekeela kaleratzea.  

Iazko Gabonetan okupatu zuen gazte talde batek garai batean gaztandegia izandako eta aspalditik hutsik zegoen eraikina; aurretik Ostuñon zeuden, Urkabustaizko Udalaren jabetzaren lokal batean. Barrualdean oinarrizko txukuntze lanak egin eta apurtuta zeuden leihoak konpondu ostean, inauteriak aitzakia hartuta, otsaila  amaieran inauguratu zuten, Gaztaetxea izenarekin.

Ordutik hona lokala atontzen eta askotariko proiektuak eta ekintzak martxan jartzen ibili dira; esaterako, paretetan hainbat horma-irudi margotu dituzte. Urkarock eta Gazte Egunaren bueltan prestatutako hainbat ekimen ere bertan egin ziren, eta uda partean zinema herrikoia antolatu zuten. Horrez gain, herritarren ekarpenei esker, liburutegia sortu dute, eta baita haurtzaindegia ere. Aurrera begira ere, hainbat proiektu dituzte esku artean; baina, esan bezala, epaia dela-eta mehatxupean daude. 

1.440 euroko isuna

Hasieratik egon da kaleratze arriskua. Pasa den urriaren 31n epaiketa bati aurre egin zion gazte taldeak: 1.440 euroko isunarekin zigortzearekin batera, lokala husteko agindua jaso zuten. Erabaki horren kontrako helegitea jarri zuten, baina hori arbuiatu eta husteko agindua eman berri du epaile batek. 

Aipatzekoa da proiektuaren lehen urteurrena ospatzeko asteburu honetarako egitarau zabala zuela gertu gazte taldeak: zehazki, ostiralean eta larunbatean askotariko ekintzak egiteko asmoa zuten. Egoera berria ikusita, batzarra egin zuten ostiralean bertan, eta programarekin “ahal den neurrian” aurrera egitea erabaki  zuten; baina, aurreikusitako ekimenak Gaztaetxean egin beharrean, Izarrako beste hainbat tokitan izatea adostu zuten.

Herrira zabaldu

Ostiral arratsalderako bizikleta martxa prestatu dute herritik; proiektua ikustaraztea du helburu ibilaldi horrek. Jarraian, pintxo lehiaketa egingo dute plazan. Larunbatean, berriz, goizean hasiko dira ekimenak. Kultura etxeak okupazioari buruzko mahai-ingurua hartuko du, 11:00etan; Errekaleor auzoaz, Gasteizko gaztetxeaz eta Bilboko okupazio esperientzia anitzetaz egingo dute berba han. Bazkari beganoa ere egingo dute, Izarrako Beheko Iturri txokoan. Arratsaldeko antzerkia kultura etxean izango dela eta gaueko kontzertuetarako tokia bilatzen dabiltzala ere jakinarazi dute Gaztaetxetik.

 

Artikulu hau Hala Bedi irratiak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Okupazioa
2024-01-23 | Gedar
Zestoako Gaztetxearekin elkartasunez, Eliza seinalatzen jarraitzen dute

Zestoako Gaztetxearen kontrako prozedura judiziala mantentzen du Elizak: asteazken honetan izango da epaiketa. Aurreko ostiralean, Gaztetxearen aldeko elkarretaratze bat izan zen Donostiako Artzain Ona katedralean.


2024-01-19 | Gedar
Euskal Herrian izan den apostasia kolektiborik handiena ari dira egiten Zestoako Gaztetxearen alde

Gipuzkoan, 700 apostasia eskaera baino gehiago lortu dituzte Zestoako Gazte Asanbladak eta Langile Kontrolpeko Espazioen Defentsa Komunitateak. Bihar protesta bat egingo dute Donostiako Artzain Ona katedralean, aurrera baitoa Gaztetxearen kontrako prozedura: hilaren 24an... [+]


2023-12-18 | Garazi Zabaleta
Otxantegi Herri Lurrak
Lurra negozioa egiteko ala elikadura eta bizitza duinerako?

Lurrak espekulaziorako eta dirua egiteko helburu bakarrarekin darabiltzaten jabeak badira Euskal Herriko hamaika txokotan; horren adibide nagusi izan dira azken urteotan Arbonako, Senpereko eta Kanboko esperientziak. Baina Hego Euskal Herrian ere badira antzeko kasuak; Uribe... [+]


Donostialdeko okupazio bulegoak hamargarren urteurrena ospatuko du

Donostialdeko okupazio bulegoak hamar urte beteko dituela eta, urteurren festa antolatu du astebururako. Ostiralean mahai ingurua egingo dute Parte Zaharreko Birunda gune autogestionatu berrian, Etxebizitzaren defentsan, antolakuntza esperientziak ezagutzeko. Bertan izango dira... [+]


Errekaleorren 10. urteurreneko ekintzetan jasandako polizia jazarpena salatu dute

Errekaleor Bizirik auzoaren hamargarren urteurrena ari da ospatzen. Adierazi dutenez, 24 orduan lau identifikazio eta hiru isun jasan dituzte. Isunak mozal legea aplikatuta jarri dizkiete.


Eguneraketa berriak daude